Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Besteok abiada bizian sakabanatu ginen oihan txikian barrena. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.
Jendea sakabanatu zenean bi jeep ikusi nituen, eta sei bat guardia fusilak tente zituztela. segika joan zitzaien harik eta taldea Darasako amaieran sakabanatu zen arte. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.
Erabakia deusik esan gabe hartu zuen jendeak, eta poliki-poliki sakabanatzen hasi ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 60. orr.
Ustekabean harrapaturik, Morgulgo hordak sakabanatu egin ziren, txinpartak haizean bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.
Kirxaren kafe etxeak ere ateak itxiak zituen eta bezeria sakabanatua zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.
-Bada zure Inperioan herri bat, jatorri berezikoa, probintzia guztietako herrien artean sakabanatua bizi dena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.
1989an ia 600 preso zeuden 70 espetxetan sakabanatuta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 146. orr.
Logelara sartu naiz, neskaren oinetako eta arropa lurrean sakabanatuak bildu eta sukaldeko mahai gainean utzi ditut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 90. orr.
Barra osteko neskak toplessean zeuden; han-hemenka sakabanaturik zebiltzanak, berriz, lentzeria erakustaldi bat eginez. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 61. orr.
Hamar bat gizon zeuden errekaren beste aldeko sailetan sakabanatuta, nor bere zaldiarekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Gau eta egun ziharduten suei egurra bota eta bota, eta haien ke lainoa sakabanatu egiten zen astiro zingiradi itzelaren gainetik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.
Izan ere, errepresentazio ezberdinei lagun egiten dien kontzientzia enpirikoa sakabanatua da berez eta ez du harremanik subjektuaren identitatearekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 71. orr.
Otoitz-denboran ameskeria hutsaletan sakabanatuta ibiltzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.
Haien inguruan sakabanatuak, eguzkitako bat, eskularruak, eta sakelako musuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatua zuena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 176. orr.
Administrazioak, gero, sakabanatu egin zituen. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 201. orr.
Horregatik, Babel -hau da, 'Nahasketa'- du hiriak izena, han nahasi baitzuen Jaunak mundu osoko hizkuntza eta handik sakabanatu baitzituen mundu zabalera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.
Pentsatu nuen: 'Sakabanatu egingo ditut, / ezabatu egingo dut haien oroitzapena munduan'. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 233. orr.
Etxera gentozela, jainkoren batek akaiarren ontziak sakabanatu zitian. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.
Rohango Zaldizkoak Hegoaldeko Gizakien lerroen artera sartu ziren, zalditeria sakabanatuz eta infanteria zanpatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.
Lurrera eroritako karea sakabanatu duzu hankarekin zikina disimulatzeko, eta Iñakiri deitu diozu berriz. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.
Gauean ziztuka ari den haizeak lotan dagoen ororen ametsak sakabanatzen ditu. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.
Haizearen indar suminduak itsasoa astintzen eta ontzi eskergak iraultzen eta hodeiak sakabanatzen ditu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Haizeak ke aztarna sakabanatu zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.
Denak seme galdu eta sakabanatuak, egiaren eta gezurraren arteko lurralde ilun eta arriskutsuan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Israelgo seme sakabanatuak biltzen dituen Jaunari egin zion otoitz, bere errukiz ahalik azkarren berriro elkar zitzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.
Beste hirurak, Miriam barne, aretoko mahai sakabanatuetan barreiatuta, bozgorailu txikietatik heltzen zen Billie Holidayren ahotsaz ezaxola. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 92. orr.
Zirimiriaren azpiko hiri sakabanatua. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.
Goizeko hamarretan ailegatu naiz Managua zabal sakabanatura, eta hamaiketarako etxera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.
Han nire bizitzako urteak saminez hausnartuko ditut eta, nire bihotz sakabanatua barnebilduz, nire espiritua gauza hobeetara bideratuko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.
Enuntziatu sakabanatu eta heterogeneo horien arteko koexistentzia da ezaugarritu eta bereizi beharko litzatekeena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.
Forma hauen guztien pean, horrela aurkitutako koherentziak beti paper bera jokatzen du: [...] erakustea beharrezkoa dela argitasun sakabanatuen joko hau foku bakar batera murriztea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 171. orr.
ardiak sakabanatu (4); ardiak sakabanatu egingo (3); etsaiak sakabanatu (3); jendea sakabanatu (5); lurrean sakabanatu (3); nazioen artean sakabanatu (3)
oso sakabanatuak (3); sakabanatuak biltzen (4)
lurrean sakabanaturik (6); sakabanaturik bizi (5)
espetxeetan sakabanatuta (4); han hemenka sakabanatuta (3); oso sakabanatuta (6); sakabanatuta bizi (3)