Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritar errugabe ezagunak atxilotzen dituzte, eta inork sabotajerik egiten badu hil egingo dituztela jakinarazten dute. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.
Alemaniarren konboiak deskarrilatzeko sabotajeak egiten zituen erresistentziak. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 67. orr.
Argia joan izana ez zen komunisten edo juduen sabotaje bat izan, ezta matxura bat ere, Klausen amarru bat baizik jendea berotzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Kerbala inguruan gertatutako sabotaje baten ondorioz, sutan zen atzo eskualdeko oliobide nagusia. Berria - Mundua 2004-02-24
Ez dio axola zer erantzukizun duzuen sabotajean, oker ari zarete Herr Oberst-en jokoan sartzen bazarete. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 50. orr.
EuskoTrenen aurkako sabotajeak salatu ditu konpainiak. Berria - Ekonomia 2004-07-24
35.500 euroko kostua duten sabotajeak ere salatu ditu. Berria - Ekonomia 2004-06-23
COBeko buruzagi Jaime Solaresek «sabotajea» egotzi dio Gobernuari. Berria - Mundua 2006-04-22
Haren ustez [...] Espainiako Estatua, PSOE buru, «etengabeko xantaia eta sabotajea egiten ari da itxaropen horiek zapuzteko». Berria - Euskal Herria 2006-04-07
Bonbak jarriz, «borroka egunari sabotajea» egin zion ETAk, Jaurlaritzaren ustez. Berria - Harian 2006-03-10
LABeko buruak prozesuaren aurkako «sabotaje gehiago» ere iragarri zituen, eta aurrerapauso bat ematen den bakoitzeko etor daitekeela erantzuna, «sabotaje, presio edo baldintzatze moduan». Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Sabotajezko jarrera gehiago etorriko diren arren, gertaerak perspektibaz aztertu behar direla adierazi du Rafa Diezek: «Bide onetik goaz». Berria - Euskal Herria 2006-01-29
Bestalde, ez zuten inolaz ere sabotaje ekintza hura onartuko. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 132. orr.
Lekukotasun ekintzetatik sabotaje ekintzetara pasa daitezke. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Gryffindorreko bilatzailearen kontrako sabotaje-ahalegin zital eta koldarra izan da hau! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 215. orr.
Eztabaida faltsu horien atzean PPko kideak eta beste sektore batzuetakoak daude, balizko prozesua oztopatu eta sabotaje lana egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-02-22