Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sabel 1 iz giza enborraren aurrealdearen beheko zatia, bularretik beherakoa; zati horrek bularretik behera eratzen duen irtengunea. ik sabelalde.

Lurrean sabel gainean luze etzanda, argi-ilun hartan, gure gorputzak zatikatu egiten ziren, apurtu, pixkana desegin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 20. orr.

Soldaduak hildakoei fusila zuzentzen agertzen dira argazkiotan, hankak gorpuen sabel gainean dituztela.  Berria - Mundua   2004-11-20

Musuka jardun genuen [...] batak bestearen bular eta sabelak igurtzi genituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Jimmyren sabela uzkurtu egin zen, igogailua brau jaisteaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Sabela haizez puztuta zuten haurrak.  Berria - Kultura   2004-04-24

Presoa lurrera erori eta ez zuen inporta, sahetsetan, sabelean, bizkarrean, alde guzitean ostikoka xehatzen zuten, gizagaizoa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Eskuineko izterrean zekarren ezpata hartu eta sabelean sartu zion erregeari.  Elizen arteko biblia   Epa 3,21

Gizakiaren sabeleko errairik haundiena eta ilunena baita gibela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Emakumearen sabelean sehaska bat dago beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 81. orr.

Pneumoniek eta sabeleko gaitzek eragiten dute, eritasunen artean, heriotzen % 11.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.

Ziztu bizian zebilen, sotana sabeleraino altxatuta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 281. orr.

Haren aurpegia nire sabelera heldu zen, zila laztandu eta milikatu zidan, denbora eman zuen bere mihiaz nire pubiseko ilearekin jolasean, okotzarekin zabaldu zuen nire potxotxa...  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Ontziak sabel-sabelean jo zuelarik, gizonak orro antzeko garrasia egin zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

2 (izenondoekin)

Ikusi zelako titi ederrak dituen, zelako sabel laua, zelako ipurdi gozoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Quenu bere sabel zuria erakusten ari zen urdaitegiaren alartzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Motza, zabala eta lodia zen ordea, sabel handia zuen eta buru izugarria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haren sabel gurintsua, haren izter borobilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Eta nola babestu ninduen umetan haren sabel zabal joriak, noiz eta izuak mehatxatzen baininduen handik edo hemendik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.

Andresek gaixoa aztertu zuen; haren sabel handituak igel batena ematen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.

Han utzi zuen gerizetan hondoraturik, biluz-biluzik, izerditan oraindik, paparra eta sabel puztua agerian, maskuria husten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.

Orduan, sabel izugarriak, bular oparoak borrokan hasi ziren berriz ere argal haren aurka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

3 (janarien digestio lekutzat hartua)

Janaria sabelarentzat da eta sabela janariarentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,13

Nola azaldu behar zaio gose den ume bati sabela asetzeko ikastea ezinbestekoa duela?  Berria - Kultura   2006-01-07

Sabel aseezina zuen, eta gelditu gabe jan eta edan nahi izaten zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Sabel asearentzat mesprezagarri ezti-abaraska, sabel gosearentzat mingotsa ere gozo.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,7

Asetzeraino jan zuten, sabela puzteraino.  Elizen arteko biblia   Ne 9,25

Entsalada batekin entretenitu dut sabela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Sabela betetzeagatik egiten ziren esaneko, asetzearen truke jasaten zuten mendekotasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Sabela berdinduta eta pentsakor jalgi zen Manuelenetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Gure sabelean habia egin zuen berriz ere goseak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Nahiago nuke, gosea ere sabela igurtziz aseko banu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.

Sabeleko harra mantsotu nahian, gosaldu gabe zegoen, garagardo bat eta olibak eskatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Zerri haragi ketua, gure sabel hutsen gozagarri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 198. orr.

Aterako ziola bitartean gazta apur bat eta pernila, eta edatekoa ere bai, nahi bazuen eta sabel gaiztokoa ez bazen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 62. orr.

Emmaren apartamendutik atera orduko, sabelean neukan guztia bota nuen, oka eta oka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 157. orr.

Komun-esertokian eseririk, sabelekoa hustu zuen aparteko tarratetan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

ik beherago 18.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

· Bud sabel hutsik eta erdi zorabiaturik zegoen, baina zoriontsu sentitzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 102. orr.

Botalarria, bezperan ardoz potzo-potzo egin izan banu baino sabel-astunago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

4 (haurrak edo umeak egiteko tokitzat hartua)

Ezker aldean, zure aita dago; eskuin aldean, berriz, zure ama; eta bere sabel lodian, zu, jaio gabea oraindik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 13. orr.

Ni, denok bezala, nire amaren sabelean hasi nintzen izaten.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Filipinetan jaioa banaiz ere, Bizkaiko sabelak ekarri ninduen mundura, eta alde bietatik euskal odoletik ernatua izan nintzen.  Berria - Kultura   2004-01-24

Agorra zara eta ez duzu haurrik izan; hala ere, sabelean sortu eta semea izanen duzu.  Elizen arteko biblia   Epa 13,3

Emakume haurdunaren gelaren paretik pasatzean, hau ohetik altxata, zutik aurkitu du leihotik begira; irribarre egiten du sabel betea laztanduz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 154. orr.

Sabela ez zitzaien batere handitzen haurdunaldiaren bederatzi hilabeteetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Stanley belauniko jarri eta aurpegia emaztearen sabel haziaren aurka estutu du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 107. orr.

Sabel haurdunak uzten zion guztia hurbildu zen sutondora.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 28. orr.

Sabela irekiko diezu hango emakume haurdunei.  Elizen arteko biblia   2 Erg 8,12

Ohore bai zuri, gaurko ama gaztea, zure sabeleko haur maitea sortu eta laster, hura utzirik, zure menaiuko edo bulegoko lanetara joan behar duzularik.  Herria   2001-05-24

Eta ororen buruan, ene sabeleko fruitua da ez, Abel?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

5 (sentimenen egoitza gisa) ik sabelalde 2.

Sentimenduak sabelari dagozkio, ez gogoari.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.

Xelebrekeriaren bat egiteko gogoa dantzan doakio sabeletik eztarrira, eztarritik garunera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 120. orr.

Nik, ezetz, jakina, ez nuela inolako arazorik, baina kezka areagotzen sentitu nuen sabel inguruan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.

Larritu egingo zara, eta sabelean korapiloa egingo zaizu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 90. orr.

Ez litzaioke goxo geltokia hustu ondoan bera bakar bakarrik gelditzea [...] eta horri pentsatuz sabela korapilotzen hasten zaio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 92. orr.

Kilima larria sentituko duzu sabelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Larria zetorkion sabelean gora.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Herrira itzultzeko eguna heldu zenean, ordea, tristura ilun bat sentitzen zuela sabelean aitortu zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 95. orr.

Emazteagan pentsatzean, sabeleko dardara berezia hasi zitzaion berriro ere. Harekin berba egiteko behar kasik jasanezineko baten harra egin zitzaidan sabelean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 129. orr.

6 abereetan, giza sabelaren kideko zatia.

Sabel gainean arrastaka ibiliko haiz, eta hautsa jango duk.      - 0. orr.

Hiru egunez balearen sabelean, Hendrike? -ustekabean esan zuen Kristobalek.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 395. orr.

Lurpean usteltzea baino nahiago nuke neure gorputz zatiak beharra dutenei ematea edo, ezertako balio ez badute, saien sabelean bukatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Katua lozorroan zegoen, sabelez gora, hanka bat sudurraren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

-Txakur eme horrek txakurkume txikiak dauzka sabelean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.

Haren zilborrak ez zuen aitzakiarik, zilbor inguruko ileak ardiaren sabelekoak baino leunagoak ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Hegaztiak azpiletara erortzen ziren; sabeletatik burruntziak ateratzen zitzaizkien, ketsu; sabelak husten eta zukua atzealdeko eta eztarriko zuloetatik isurtzen uzten zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Aurrerantzean umeak ez ziren emearengandik kanpo arrautza oskoldun batean garatuko (narrastiak), baizik eta sabel barruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

Antzara lodien eta indioilo handien sabel txigortuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

7 irud/hed

Kontrabaxu guztiek ote daukate emakume bat euren zurezko sabelean?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 30. orr.

Argentinan hegazkinetako sabela ireki eta handik botatzen zituzten, bizirik, militarren kontra ahotsa goratzen zutenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 135. orr.

Hegaldi batetik itzuleran bere lurreratzeko trenari jaisteko agindua ematea ahazturik, sabel gainean hartu zuen lurra hegazkinak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.

Itsasontzi baten sabelean etorri nintzen ni hona. harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 57. orr.

Autobusaren sabel puztuan pilatu dira motxila eta fardelak, eta meriendarako ogi-txokolate edo txorixoarekin igo dira haurrak barrura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

"Hau eta hori egingo dut" diot neure artean, hainbeste gauzen irudiz gainezka daukadan arimako sabel handi honetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Osaba Gradelleren denda hura [...] halako sabel beltz bat zen, auzo zaharretako badaezpadako urdaitegi horietako bat zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Administrazio baten sabel itsuan bizi gara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 73. orr.

Lurrak bere sabelean hartzen du elurte eta eurite guztietako ura.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonezkoak emakumezkoekin dantza alaian hasten ziren, mihi eta esku dantza lizunean segidan, sabel dantzan gero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.

Kokots-kokotsean haztatu ninduen lehenik, sabel-ahoan gero eta berriz ere kokotsean hondarrik. arnasak ez zuen oraino bere bidea erabat aurkitu sabel-ahoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Ederki betea zaukan sabel zorroa zerri madarikatuak!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Tea edan, eta sabel zorroa hotz -esan zuen, burlaizezko irri labur batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Baina, alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Laster entzunen genuela sabel-erraiak inarrosten eta suntsitzen dituen kantu-deiadarra: zatozkiote.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 94. orr.

Bettanen ardi-trapatu sabel-oihua entzun zen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Berriro hasi nintzen gehiago jaiki ezinik eta sabel-orroak eginik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.

Nekez jasan baitzezaketen, bihotzik gabekoak izan ezik, emakumeen heriotza urkamendian, lehertu egiten baitzitzaizkien lehen erorikoan sabel barrenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.

Sabel-arrabia neukan eta sekula ez bezalako mina ematen zidan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Tira, motel, txorakeria batengatik horrela deskontrolatzea ere, esan nion neure buruari, sabel-arnasaldi batzuk saiatzen nituelarik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kazetari burua zen Farr jauna, takigrafo trebea, [...] aurpegi-biribila eta sabel-biribila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Izozki saltzailearen inguruan dantzan egiten zuten mutil sabel-biluziak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Florent, aurpegia burdin sareen kontra ipinita, esekitako gorputz sabel-irekien lerro haiei begira zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Zakur sabel-zuri horrek gutitarik ez zidan azpijoko egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.

Otso gose sabel-uzkur bat bainintzen, golos eta lamiti.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Ilargiaren dirdirak aspaldi galdua baitzuen bere zilarra, hodei sabel-astun baten atzean ezkutatu zenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Antinook ahuntz-sabel handi bat ekarri zion, bete-betea.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 136. orr.

Sutan ahuntz-sabel batzuk daude, koipez eta odolez beterik afaritarako utziak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 134. orr.

Itsasoa bare dagoen arren, ontzi-sabelean mugimendu handia dabil dagoeneko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 12. orr.

11 irud/hed

Zarataka botatzen ditiztek ilarrak eta artatxikia sabel sakoneko gabarretara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen, itxura bitxiko lau hankaren gainean bermatua  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.

12 sabel anaia

Hitzek diskurtsoa osatzen dutelako hartu zuen urte hasieran Bilboko jaun mera Azkunak Frantziako Barne ministro Sarkozyren sabel-anaiaren antza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

13 sabel-handi ik sabelandi.
14 sabel-hiztun ik sabeliztun.
15 sabel zorri adkor gosea.

Sabel zorria asetzeko gogo izugarriari kontra eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Hilei ere sabel-zorriak egiteko modukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

16 sabel zorro1 (orobat sabelzorro g.er.) adkor tripa, gilborra.

Etzaulkian zegoen, eskuak sabelzorro gainean gurutzatuta, ez irakurtzen edo lotan, baizik eguzkia hartzen bizitzaz okitutako izaki baten antzera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

Ederki betea zaukan sabel zorroa zerri madarikatuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Alferkerian ohitu haiz, eta nahiago duk eskean ibili sabel-zorro aseezin hori betetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Tea edan, eta sabel zorroa hotz -esan zuen, burlaizezko irri labur batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

17 sabel zorro2 sabelean eramaten den zorroa.

Noiz sortu ote zen turisten gustu txarreko ohitura hori, bizkar-zorroak bizkarrean eraman beharrean sabel-zorro bihurtzekoa?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

18 sabela hustu kaka egin.

Leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustutzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,4

Etxeko aziendategitik hel-du nintzen, sabela hustetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Aparkatzea galaraztearren Udalak paratutako jardineretariko batera hustu nuen sabela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

· Aljerialat etorri berriak aldiz trenputxartzen ziren, izutzen eta sabel husten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus