Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori bai, gai fribolo bat ukituz gero -lipo sukzioak, UVA izpiak, running-a, telezaborra, sare sozia lak...- ez da inolaz ere sakondu behar: azalean geratuko da zutabegilea, eta ez da haratago joaten saiatuko. ETC-literatura, saiakera (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua, Elkar, 2016
Tiroak isildu zirenean eta kea apaldu, gorpu bakar bat topatu zuten anabasaren erdian: Johnson&Johnson multinazionaleko inbentarioan aditua zen Eugene Kenneth Brown estatubatuarra, running (garai hartan footing esaten zitzaion) zapatilak oraindik jantzita. ETC-literatura, saiakera Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018
Aldatu ote dituzte Kaliforniako bidaia agentzietan running bulls batean korrika egin eta kalean alkohola lasai eta merke edateko aukera ematen zuten eskaintza turistiko erakargarri horiek? ETC-prentsa Berria, 2003-07-06
Zure ziklismo, running eta triatloi esparrua Gasteizen. ETC-prentsa Goienkaria, 2011-03-18
Running-aren hazkundea ez da eragina izaten ari atletismo profesionalean, pistakoan, krosean, eta hori da benetako atletismoa. ETC-prentsa Berria, 2015-11-07
Hau da, gauza aski mesedegarria eta denon onerakoa dela korrika egitea, edo terminologia berriagoan running-ean jardutea. ETC-prentsa Berria, 2015-11-12
Korrika egiten hasi gura baina nola hasi ez dakitenendako ikastaroa izango da running zerbitzua. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-10-11
Bestalde, uztailerako kirol eskaintza ere prest du Aukeak: nordic walking, aqua running... ETC-prentsa Goienkaria, 2014-06-13
Lehen footing egiten genuen, gero jogging eta gaur egun running, behar bada personal trainer baten laguntzarekin, gainera. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-06-05
2001. urtean utzi nuen atletismo profesionala, baina running-ari esker korri egiten jarraitzen dut, eta oso pozik nago. ETC-prentsa Berria, 2016-12-04
Running-ari lotutako joerek eragina izango dute. ETC-prentsa Berria, 2017-01-07
Edo Korrikako furgonetaren gibeletik lasterka noala aditzen baditut ohiko running saioko kilometro kopurua bikoiztera naramatenak. ETC-prentsa Berria, 2017-04-01
Zenbait adituren iritziz, "obsesio" ere bilakatu da 'running'-a askorentzat. ETC-prentsa Berria, 2018-10-27
Auzoko bestetan hameketakoaren ordez lunch-a ematen dute eta arratsaldean lasterketa egitera atera beharrean running egitera goaz, igande goizeko mendibuelta trekking bilakatu zaigu eta bizikleta estatikoan izerditzeari spinning erraten diogu. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2014-01-17
Ingurune naturala (irteerak, parkea, running...). ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 103 zbk., , UEU, 2017 - urria-abendua