Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.
Neronek ere izaten ditut horretarako barne-bultzadak... batez ere rumba dantzatzen dudanean. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.
21 aire eta kantu, entzuleak dantzarazteko: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, bolero eta bertze... Herria 2005-05-12
Twista, balsa, rumba, arin-arina, dena zetorkion neurrira eta denean moldatzen zen nesken pareko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.
Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Flitterren zaleak gitarra gogorrak, metalikoak, aurkituko ditu Chicarelan, baina baita doinu latinoak edota runba kutsuko melodiak ere. Berria - Kultura 2006-03-11