Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Yucateca garagardo bikain baina ordurako ahituaz aparte, rona besterik ez zegoen Palenquen, ikaragarri txarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.
Lehenbizi, edontzia ur beroz betetzen zuen; gero, azukrea jarri ondoren, rona isurtzen zuen tantaz tanta limoi xerraren gainean, urarekin ez nahasteko moduan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.
Ronak abantaila zera du, ez duela garagardoak bezala izerdirik eragiten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.
Hator ron pixka bat edatera Ana Erreginaren Errebantxara. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.
Beheko tabernan rona eta kokakola edaten aritu naiz eta tabernariarekin hizketan. Berria - Kultura 2006-03-02
Beharbada ronaren eragina izango da. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Ron oneneko kubatak, ginebra garestienaz egindako ginkasak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 62. orr.
Ez zion muzinik egin kolari erantsi nion ron merkeari, eta agur labur batez urrundu zen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 112. orr.
Barruan daukadan ron bizigarriari neskaren ukitu leunak azaleratu dizkidan sentipen kilikagarriak gaineratzen zaizkio. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.
Gabriel Irisarrik ikusiak zituen edari-saltzaileak, ron barne-pizgarri saltzaileak batez ere, eta gozoki-saltzaileak, jende artetik oihuka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.
Sutautsez nahasiriko pinta bat ron irentsarazi zion bakoitzari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.
Bi barrika ron. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.
Orduan, Knot jauna otzan makurtu zen; baina uko egin zion bere ron-pitxerkadari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.
Ron gaua izango dela susmatzen du, hori hasteko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.
-Ron ttantta bat, aita. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.
Kearney jauna eztulak penatzen zuenean, lumatxazko ohazal bat jartzen zion Kearney andreak oinen gainean eta ron-pontxe sendo bat egiten zion. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.
Bibliak, ron upelak, argiontziak, aurpegia belzteko betuna. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.
Banuen ron botila bat ere, bizpahiru baso edan nituen hartatik, eta nire egoerak barre eragin zidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.
Rum basokaden artean istorioa kontatu zidanak ez zien elkartrukeen xehetasunei ardura handirik eskaini. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 119. orr.
Zatozte ron xorta bana hartzera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.
Ron-errazio bikoitza atera digute, eta istant batean berotu naiz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Zegokion galleta eta ron anoa izendatu zioten, etorkizuneko harrapakinen bere partearekin batera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.
ron botila (13); ron botila bat (6)