Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

rockero (orobat rokero g.er) 1 iz rock talde batean jotzen duen edo rokaren oso zalea den pertsona.

Lope deitzen diogun rockero zahar hau Akelarreko kantaria izana da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

Entzun dut kontzertu alternatiboetan arrakastarik itzelena lortu duen rockeroa globalizazioaren aurkako ideiak botatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 146. orr.

Epoka horretako Rockeroek, beren eguzkitako betaurreko beltzekin, euskaldunak izateko duintasuna eskaini ziguten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 157. orr.

Ospe handia izan du Thomas poetak rockeroen artean. Rockero zaharrak hil egiten dira, eta txarrena da rockero gazterik ez dela jaiotzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

• 2 izond rockarena, rockari dagokiona.

Doinu rockeroak bilduko dituen disko berria kaleratuko du Elvis Costello musikari ingelesak.  Berria - Kultura   2004-08-31

Kantuari tonurik inozoena eta rockeroena ematen dakien abeslaria. Guk punk jarrera dugu eta gure abesteko era rockeroa da.  Berria - Kultura   2006-03-16

Direla saio tematikoak (erotikoak, umore beltzezkoak, pasotak, rockeroak...), direla antzerki gisako "tramak", formatu txikiko saioak izan ohi dira, hirietako pubetan eta egiten direnak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 157. orr.

Diskoa baino rockeroagoak izango dira kontzertuak.  Berria - Kultura   2004-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

rockero zaharrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus