Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
robotika (orobat errobotika g.er.) 1 iz robotak diseinatzen eta egiten erabiltzen den teknika.
Ikerketetan robotika, bioteknologia, analisi optikoak eta informatika erabiliko ditugu, eta horrela, informazio zehatz eta azkarra lortuko dugu. Berria - Euskal Herria 2006-01-10
ESTIA eskolan apailatzen dituzte ingeniariak hiru berezitasunetan: konzepzioan, errobotikan eta logistikan. Herria 2002-10-10
Ekoizpen ereduak «findu» dituzte euskal enpresek eta «gero eta eskarmentu handiagoa» daukate, robotikan esaterako. Berria - Ekonomia 2004-06-13
2 (hitz elkartuetan)
Urte batzuk badira Zientzia Museoa robotika ikastaroak antolatzen hasi zela. Berria - Gaiak 2006-03-12
John Mankins NASAko Giza Teknologia eta Robotika Departamenduko zuzendaria. Berria - Gaiak 2004-08-19