Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"'Redios! hitzordua!" ahoskatzen duzu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 295. orr.
Erredios! nolako plazera ematen didan ipurdi xarmant honek. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 166. orr.
-Redios! -oihukatu zion honek, aldamenean ikusi zuenean, mamu bat agertu balitzaio bezain harritua-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.
Nik behintzat ezin dut gehiago! Erredios! kabuendios! jainko putarra! korrituko naiz!... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 180. orr.
-Redio, Eduardo, berriz ere ziminotua! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.
Baina etxetik bota, hori ere ez, erredios!, oinak aurretik ditudala ez bada behintzat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.
-Inork ez luke esango bost egunetarako bakarrik goazenik, redios -esan zuen Alexek, barrezka, batzuen motxila erraldoiak ikustean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 110. orr.
-Atertu dik, baina kamioi kanpoalde honetan hezurretaraino sartzen duk hotza, erredio! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 148. orr.
Hasieratik genekien hori, ez geneukala zeregin handirik unean unekotik aurrera, baina merezi zuten haiek, redios! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 142. orr.
-Zozoa dirudik batzuetan, redios. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.