Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
FIFAren ranking-ean munduko hamar golegilerik onenen artean zen uruguaitarra. Berria - Kirola 2004-03-31
Mundu osoan ezagutzen diren italiar kanta guztien arteko rankingean bost lehenen artean dago Arrivederci Roma edo La donna è movile kantuekin batera. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 22. orr.
Iazko ranking-a errespetatzen saiatzen gara, eta pilotari bakoitzak uneotan duen sasoia. Berria - Kirola 2004-03-17
Beste baldintza bat da 2.400 puntu edukitzea nazioarteko rankingean. Berria - Kirola 2004-08-26
Harritu nauena da EHU mobbingaren rankingean hain gora agertzea. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 142. orr.
Ez dakit mobbingaren ranking hori egin duten adituek zer irizpide erabili dituzten, baina nago rankinga ez ote den atzekoz aurrera irakurtzekoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 143. orr.
Ez Atxaga, ez Rivas ez daude Suediako akademiaren ranking-etan. Berria - Kultura 2006-03-07
Euskadiko txapeldunak ederki jokatu du Sevillan, eta, nahiz eta 23.a izan hasierako ranking zerrendan, hamargarren postuan bukatu du torneoa. Berria - Kirola 2004-08-26