Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puzker (orobat puzkar g.er.) 1 iz uzkitik behingoan kanporatzen den gasa, bereziki entzuten dena. ik putz 5.

Gure bizitza haizazu hau bera, puzker bat bezain arraroa eta pasakorra dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

Bestela, neskekin, puzker bat botatzeko ere beldurrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 67. orr.

Ez haiz ba denda barruan puzkerrak botatzen hasiko?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 67. orr.

Gelako mutil batek puzker luze eta tronpeta-hotsa bezain ozen bat bota zuen geografiako klasearen erdian isilik geunden tarte batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

-Hi, Imanol, puzkerra bota al duk? -galdetu zuen Julenek ustekabean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 30. orr.

Puzker egin eta bere kontakizunari segida eman zion.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 88. orr.

Gure amak esaten zuen ez nuela puzkerrik egin behar jendearen aurrean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 216. orr.

Barrez hasten zenean puzkerrak ateratzen zitzaizkion ipurditik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Han etxolan putz eta puzkerren kiratsa zabaltzen ari zela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gainera hemen barruan ito egingo haiz horren puzker usainarekin.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 30. orr.

Andre Katalina akabatu nahi duk hire puzker urrinarekin?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

3 aho puzker

Koronelari aho-puzkerrak egin genizkion egunean bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Peevesek ez zion jaramonik egin Lupin maisuari, aho-puzker ozena botatzeko izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 109. orr.

Aho-puzker zaratatsuak egin genituen joan bagindoazela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho puzker (3)

puzkerra bota (3)

aho puzkerrak (4); puzkerrak bota (3); puzkerrak botatzen (5); puzkerrak egiten (4)

putz eta puzkerren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus