Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntuazio (orobat puntuazione g.er.) 1 iz testu batean ortografia-ikurrak ezartzea; ortografia-marken multzoa.

Literaturako "maisu antzinakoek" [...], ez zuten puntuaziorik erabiltzen, eta etengabe jarraian idazten zuten erabateko askatasunez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

Puntuazioa komaz eta puntuz baliatzen da soilik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.

Puntuazio egokia zein den jakiteko komeni da, behin testua idatzi ondoren, hura arnasa kontrolatuz irakurtzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Oso liburu bitxia da, puntuazio numeriko bidez ordenatutako aforismo laburretan dago idatzita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Ekonomia prosodikoa, izatez, kaligrafia edo ortografia edo puntuazioa bezain arrotz zaio arteari: erretorikak bere jatorria auzilaritzan eta kantuak berea musikagintzan izateak ez digu orain artean utzi egia garbi hori ikusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Izaki bereizi bihurtu ordez, egoera berezi batera erbesteratu ordez, puntuazio-ikur bat bailitzan, estatus arrunta izendatu zitzaion ikur horri: zifra bilakatu zen. -Esaldi baten (edo hitz baten) adiera indartzeko erabili ohi diren puntuazio-markak (harridura-marka, galdera-marka...) eta bestelako baliabideak (etzanak, belztuak...     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Ofizioaren bihurrikeriarik bihurrienak, puntuazio kontuak eta.     «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.

Herri eskolatu zenbaitek erabiltzen zituzten puntuazio sistemak [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

Lanok bildu, irakurri eta oharrak idazten dizkie, puntuazio-, ortografia- eta erabilera-akatsak zuzentzen, argudio ahulen ondoan galdera-markak ezartzen, idazlan bakoitzari kritika labur eta adeitsu bat eransten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 11. orr.

3 puntu kopurua.

Lortutako puntuazioa: 497.  Berria - Harian   2005-01-02

Etxeen Kopa irabazleari eman behar zaio, eta puntuazioa honela dago: laugarren lekuan, Gryffindor, hirurehun eta hamabi punturekin; hirugarren, Hufflepuff, hirurehun eta berrogeita hamabirekin [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 275. orr.

Sarrerako puntuazioa, ikasleen artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 171. orr.

Etxahun Lekue eta Unai Iturriaga gailendu ziren puntuazioan, baina bertsotan ongi egin zuten beste laurek ere.  Berria - Kultura   2004-11-30

1etik 4ra arteko puntuazioan, 3,5 lortu du filmak, Salvador Allende (3,4) eta Beautiful Boxer-en (3,2) aurretik.  Berria - Kultura   2004-09-23

Puntuazio berberarekin sailkatu da Oihane Perea.  Berria - Kultura   2004-04-25

Zure erantzunen arabera taula bat osatuko du pisua alokatu nahi duenak eta puntuaziorik altuena duenari deituko dio.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 17. orr.

Tutik jakin ez arren behar bezala jokatzen duenari puntuaziorik handiena emango diot ikasgai guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Bi tasa horien arteko kenketa egiten da eta egiazko tasa begiz jotakoa baino handiagoa baldin bada, unibertsitateari puntuazio hobea ematen zaio.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 169. orr.

Hauxe izan da puntuazio orokorra eta sailkapena: [...].  Herria   2003-03-13

Konfederazioak aurkeztu dion egitasmoak, haren iritziz, ez duelako beharrezko puntuazioa gainditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

puntuazio sistema (7)

lortutako puntuazioa (4); saioko puntuazioa (6)

puntuazioaren arabera (7)

puntuaziorik altuena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus