Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

puntta 1 iz adkor punta.

Mihi lepoaz (alegia, apex edo puntta baino atzeraxeagoko zatiaz).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Mihiaren punttara datorkigunari eutsi bertsokideari, badaezbada, adeitasunezko galdera egin ondoren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 116. orr.

Zigarro piztuen puntta gorriak mugitzen ziren ilunpean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.

Fusil baten punttan, maindire zuri bat zintzilikatu ditek kasernako leiho batetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Aita zenaren lapurtar boneta hartu zuen [...] eta buruan aski barna sartu zuen, beti egiten ikusi zuen bezala: puntta bat luzatuz begien gaineko aldean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Euskal-Herri guzian, salbu Nafarroa hegoaldeko puntta batean.  Herria   2004-07-22

4 libera eta 80 zentimetan den bixkotxa paketaxoa untsalaz 0,731 eurotan ezarria izanen da bainan punttako batteko hori nunbait galduko da.  Herria   2001-07-26

-Nik pentsatzen dut emaztea biziaren punttan dela; bizi-emaile, eta bizidunen ere ernatzaile, baloreen bermatzaile...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 73. orr.

2 (izenondoekin)

Mihi-puntta zorrotzak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Zakila arrosaren puntta minbera kilikatu zuen, begiak apal eta auhenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin goraka joan bagara, gero beherakakoa hasten den puntta-mutturra edo kaxkoa litzateke klimax hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gero, titi zuri puntta-gorrail haiek besarkatu eta pixka bat milikatu nituelarik, senditu nuen tripa azpian, bolbora baten pare, zerbait erotzen eta zapartatzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mih-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Kasketa trebeska, zigarreta ezpain punttan eta omore ona denetan!  Herria   2004-01-22

Presoek gutunak paper puntta batean idazten zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Entzun diezaiogun; kantuan hasten bada, hari-punttatik hortxe aterako diogu-eta burutapen guztien mataza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Ote-puntta berri gozoa ardiek eta ahuntzek jan zezaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Urrutian, zubiak sortzen zuen argitasuna lagun, uhinen apar punttak sumatzen ziren  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

6 ziria, eztena (irudizko adieran).

Potzoloren gorreria selektiboa: sekula ez nire punttak entzuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Ni neu, goizaldeko ordu tikietan, Charlyren eta Ttipiren arteko puntta saio bat baino gehiagoren lekuko izana naiz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mihi puntta (3); paper puntta (3)

hanka punttetan (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus