Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

punching
1 punching zaku boxeolariek, ariketa gisa, kolpekatzen duten zakua.

Pasaiako klubeko kide batekin punching zakuak ekartzera etorri ninduan atzo eta bera ezagutzeko parada izan nian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

Nora hoa hi ordu honetan bi punching zaku horiek hartuta?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.

2 punching-ball (orobat pushing-ball g.er.) boxeolariek, ariketa gisa, kolpekatzen duten baloia.

Albo batera utzi zituen gimnasioko ring biak eta zenbait punching-ball dantzari, lurrera begira, entrenatzen ari ziren mutilei erreparatu ere egin gabe, batzuk bere ardurapean zeuden arren.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.

Robertok zaplada galanta eman zion punching ball-ari, baina hain gotor eta betea behar zuen egon, zakua apenas mugitu baitzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Bestalde, oraindik ez al dakizu zer esan nahi duen punching-ball horrek?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 165. orr.

Pushing-balla jo eta haren oihartzuna hedatu da bazterretara.  Berria - Kultura   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

punching ball (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus