Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pun (orobat punp, pum eta paum; Euskaltzaindiaren Hiztegian pun agertzen da) 1 tiroaren onomatopeia.

Aho zuloan sartzen du pistola Xankapok, eta pun! edo bang! izan nahi lukeen orro moduko bat egiten du.     «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

-Ruleta rusan jokatzeko moduan gaudek, hortaz -eta pistola lokiaren kontra jarrita pun! esan eta burua atzerantz astindu du.     «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

2 irud/hed

Minutu batzuen buruan Punp! apologetiko bat entzun zen, Lyonsen botilako kortxoa airean irten zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 191. orr.

Pun! Pun! Bi kolpe entzun dituzu beste aldean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 186. orr.

Pun, pilota alde batera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

3 pin-pan-pun

Bada, sua handik eta sua hemendik, pin-pan-pun.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 176. orr.

Derion pin-pan-pun!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

«Levert entzun, pin pan pun» oihukatu dute manifestariek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus