Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pultsu (orobat poltsu g.er. eta pultso g.er.) 1 iz eskumuturrean eta gorputzeko beste gune batzuetan hautematen diren taupadak; taupada horien erritmoa.

Ez zuen arnasarik ez pultsurik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 106. orr.

Pultsua bare eta burua arin esnatu zen hurrengo egunean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Pultsua bizkorregi, begiak handiturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 307. orr.

Pultsuak dar-dar egin zion atea jo zuenean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 88. orr.

Nik bihotza zabuka bainuen eta pultsua urduri.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

Ostolazak ez zion ihardetsi, zurbil zegoen, pultsua zoro, kopeta izerdi tantaz beterik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

-Pultsua ahul daukan arren, bizirik da, dudarik gabe, ez luzerako ordea...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 251. orr.

Pultsuaren gorabeherak, atzo azkar, gaur motel, are motelegi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 231. orr.

Zehazki eskumuturreko zaina ukitu zuenez, neskatoaren pultsua hartu zuen hatz erakuslearekin eta erdikoarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Eskumuturretik heldu eta pultsua hartzen saiatu nintzen, baina ez nuen ezer sentitu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 97. orr.

-Ez dauka ezer larririk -esan zuen Lupinek, Snaperengana makurtu eta pultsua aztertuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Itsasotik zetorren hots haren oihartzunak neskatoaren soinean sortzen zen musika zirudien, eta eskumuturreko pultsuraino iristen ziren bihotz-taupadek bat egiten zuten musika harekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

2 irud/hed

Nola lortzen da denbora horretan guztian obraren pultsuari eustea?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 259. orr.

Zalantzarik gabe, korritu tasa da Estatuaren pultsua; hark plazaratzen ditu gorputz politikoaren gaitzak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 86. orr.

Hartara, gelditutako erlojuari ematen zaion kolpe txikia emanez bere buruari, taupaka hasi zen familiako pultsu zaharra, erlojua tiki-taka bezala - bat, bi, hiru, bat, bi, hiru.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Senarra handik zihoala, bazirudien pultsu honen taupada bakoitzak barruan hartzen zituela biak, eta arinaldi bat ematen ziela, bi nota desberdinek, bata altua, bestea baxua, batera jo eta konbinatzean ematen dutena bezalakoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.

Udaberria zeharo zabaldu ondoren emeki ahitzen doan pultsuaren antzera, kreazio arrakastatsuaren bozkarioa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.

"Herriaren taupada (poltsua)" Martzillatik Artziniegara, Hegoaldeko jauregi eta harrasi zaharrak ikusiz.  Herria   2004-03-04

-Beste zereginik ez baldin badauka, menturaz etorriko duk guri pultsua hartzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka [...]; pultsu-sorgailu horrek seinale elektriko txiki bat bidaltzen du bi konexio-kabletara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

4 eskuaren irmotasuna.

Eskua pultsu onekoa duen ez dakit, baina begia zorrotza du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 61. orr.

Peñagarikanok besoak «hilda eta pultsurik gabe» geratu zitzaizkiola esan zuen.  Berria - Kirola   2004-04-27

Zalantzak pultsu txarra du.  Berria - Kultura   2004-01-23

5 beso borroka.

Gaixorik sentitu nintzen batean, etxera agertu eta esan zidaan: "Pultsuak egitera natorkin, mina arintzeko".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.

6 irud/hed

Berarekin hitz egitean, amaierarik gabeko pultsu baten aurrean egotea zer den nabaritzen zen.  Berria - Kultura   2004-02-15

Zapaterok pultsua galdu du, itxura guztien arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Hemen ez dago Batasunaren eta Estatuaren arteko pultsu bat, baizik eta gatazkaren konponbidearen eta gatazkaren iraupenaren artekoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Momentuz, pultsuaren zati bat gatazka luzatu nahi dutenek irabazi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Pultsu politiko hartan, ezker abertzalea zegoen bakarrik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Inolaz ere ez die sindikatuei pultsua bota, ezta egoeran tentsioa sortu nahi izan ere, azken eskaintzak erakusten duen gisa  Berria - Ekonomia   2004-06-11

6 pultsuan beso soilen indarrez.

Besoka igotzen zuen gorputza, pultsuan, eskuak tope batetik bestera luzatuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.

Gero, beraren eta beste gazte baten artean, kamioi txiki baten atzealdera igo zuten pultsuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Pinta bakar banakoak ziren, baina zilarbizitik hamazazpi libra luze kabitzen ziren bakoitzean; hainbesteraino, non kosta egiten zen pultsuan jasotzen, eta palast eragitean, berriz, bazirudien animalia bizi bat mugitzen zela barruan indarka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Pala prest zuen eta sokak lurrean gurutzatuta zituen, kutxa gainean jarri eta pultsuan jaisteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pultsua hartu (11); pultsua hartu zion (5); pultsua hartzen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus