Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pulpitu (orobat pulpito g.er.) 1 iz elizetan, sermoia egiteko mintzaleku garaia.

Aldareari erreberentzia egin, pulpitura igo eta predikatzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1004. orr.

Igo zen anai Filipe pulpitora sermoia egitera eta oso debozio handiz predikatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1027. orr.

Pulpiturako eskaileraren azpian zegoen, harmonioaren ondoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Cunningham jauna eta Kernan jauna pulpituaren ondoko bankuetako batean zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 255. orr.

Erromako Kuriaren aurrean predikatzen ari zelarik, goian zegoen harrizko pulpituan axolagabeki utzitako harritzar astun bat, gehiegizko presioak eraginda, emakume baten buru gainera erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 850. orr.

Hemeretzigarren mende osoan Basarteko ideologia hori gorpuzten joango da pixkana-pixkana, pulpituetatik lehendabizi, karlistadetako guda-eremuetan gero.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Beren pulpituko erretolikaz aspertzen gaituzten burugabe txotxolo horiek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.

Euskal Herriko elizetan ere, entzulegoa zabalagoa litzateke, pulpitoaren alboan, Harlemen bezala, bateriajole bat balego.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 77. orr.

2 irud/hed

Eta zientziaren pulpitutik berriz ere arbuiatu egin zuten homosexualitatea, eta "buruko gaixotasuna" eta "perbertsio sexuala" zela esaten zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pulpitura igo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus