Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

publizitate 1 iz berri, iritzi edo kidekoen zabalkundea; zabalkunde hori egiteko bitartekoen multzoa; merkataritza-helburuak direla medio, jendearen gogoa erakartzeko teknika.

Publizitatea, gure garaiko diskurtsorik eraginkorrena, behar bezala ulertzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

"Persuasioa", bestalde, batez ere publizitate eta propagandaren eremuetan erabiltzen den kontzeptua da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 176. orr.

Horixe baita, azken batean, publizitatea: errealitatea edertzen duen ispilua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

Irudia beti da polisemikoa, publizitateak ondotxo dakienez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 152. orr.

Ez zitzaion bururatu hain maisuki erabiltzen zituen antolaketa politiko, publizitate eta propagandako metodo garaikideak berak, erasotzen zituen kotoi-lantegiak bezain "mendebaldarrak" zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Ardoaren publizitatea debekatzen duen Evin legea.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Saltoki erraldoi honek egun askotako publizitatea ordaindu du medioetan, bazetorrela adieraziz.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 34. orr.

Bakoitzari berea esan behar izaten zaio publizitatean, publizitate hori eraginkor izan dadin.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 38. orr.

Etsaiaren publizitatea zen, eta guk irentsi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Telebistako publizitate garestiaren zenbateko handi bat atzera bueltan etortzen zaie.  Berria - Mundua   2004-11-03

Apaizen sermoiari propaganda ofiziala eta film amerikarretako publizitate subliminal guztia erantsita, ondorioa zen gu ezkerreko agian bai, baina komunista ez ginela sentitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Eta hori dena, kontseilari batek zioen bezala, publizitate handirik inon egin gabe.  Herria   2003-08-07

Egunkaria-k, lehen aldiz, publizitate txikia eta handia lortzeko taldeak sortu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Ekainaren 14ean inauguratu zuten, publizitate handiz eta lehen ministroaren aurrean eginiko ekitaldi batez.  Berria - Mundua   2004-07-23

Aukerak milaka dira eta ezin hasiko gara ezkutuko publizitatea egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik publizitario.

Haize hotzak paper zaharrak eta supermerkatuetako publizitate-orriak astindu eta bazterretara eramaten zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Publizitate-foiletoan ikusi dut badituzuela tailer mekanikoak, zurgintza, informatika gelak, negutegi bat eta hori guztia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 56. orr.

Dena ez da liburuak sinatu eta publizitate-argazkiak egitea, badakizu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 249. orr.

Animaziozko lanak, dokumentalak eta milaka publizitate iragarki.  Berria - Kultura   2004-03-24

Publizitate oholak eta antzekoak egiten genituen.  Berria - Kultura   2004-05-11

Faroen argi-zipriztinak zuhaitzetan, etxeetan, publizitate-paneletan eta telegrafo-zutoinetan barreiaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Artikuluetan, literatur lanetan, liburu izenburuetan, publizitate esaldietan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 60. orr.

Estatubatuar film puztuetan agertzen diren publizitate konpainien luxu faltsua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

Publizitate kanpaina probokatzaile eta txinpartadunak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

Uraren Munduko Foroa, publizitate ariketa hutsala izan da, mamirik gabekoa.  Berria - Gaiak   2006-03-24

Idatzitako milaka orrialdeek, gertalekuetan bertan jasotako informazioak, dokumentazio lan eskergak, bai eta haren publizitate zentzuak ere, Zolaren ospea finkatu zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Publizitate arloko sariak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Publizitate saileko langileen profesionaltasunaz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Aukera horri heltzeko publizitate-saltzaileek, albiste-agentziek, presio-taldeek, alderdi politikoek eta gobernu totalitarioek trebetasuna izan zuten, eta eskrupulurik ez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Kontsumitzailea baldin bada jaun eta errege, nolatan onartzen dituzte produktoreek hainbesterainoko publizitate gastuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Publizitate tartea aprobetxatuz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Publizitate etenaren ostean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

Hantxe dihardut oraindik ere, ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate kontuak irakasten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

4 iragarkiak.

Bost axola zait igandeko gehigarriko publizitatea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

Etiketak eta publizitatea euskarara itzultzen.  Berria - Harian   2006-02-04

Ezinezkoa zen eraikinen goialdeetako publizitatea ikustea, guardasolek dena estaltzen baitzuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.

Claude Bartolone PSko ordezkariak «publizitate gezurtia» egiteaz akusatu zuen eskuineko gobernua.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Publizitate engainagarri eta maltzurra egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Publizitate sexista erabiltzen duten komertzio eta enpresak zeintzuk diren aztertzeko eskatu du Euskal Herriko Bilgune Feministak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Langileek sua piztu dute lanaren hasierari beste animo bat emateko: oholezko publizitate erraldoia kokatu dute lurrean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus