Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Albert Hofmann-ek LSDren ondorio psikodelikoak aurkitu zituen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.
Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka, argi psikodeliko eta itzelezko zaratarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.
Ezpainak mugitzen ikusiko duzu argi psikodelikoek argitua, baina musikaren burrunbarekin ez diozu noski ezer adituko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.
Dekorazio psikodelikoa, modako aldizkariren batetik kopiatua seguru asko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 65. orr.
Diseinu eskandinaviarreko platerak, plater hegalarien itxurako hautsontziak, puf biribilak, apaingailu psikodelikoez hornituriko tapizak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.
Pop psikodelikoaren une gorenean, The Incredible String Band gazteria aurreratuenaren talde gustukoenetakoa bihurtu zen. Berria - Kultura 2004-05-18
70eko hamarkadan girotutako musika kalejira psikodeliko eta funkya. Berria - Kultura 2004-07-01
Wild estiloko letra psikodelikoak luzatzen hasi ziren hormatik aterata, eta gero, berez bezala, jirabira eroari ekin zioten, harik eta plasmazko bi burbuila argitsu osatu arte. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 100. orr.
Larrua jotzeari buruz hitz egiten zuen kantu nahiko hippya, ate baten ondoan biluzik zegoen emakume baten eta Zappa beraren arteko harreman psikodelikoaren istorioa. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.