Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikodelia (orobat sikodelia g.er.) 1 iz gauza psikodelikoen mundua.

Pink Floydek lortu du adostasun handiagoa, baina psikodelia gozo horren eraginpean logurak kuzkurtuta geratu dira gehienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 102. orr.

Hip-hoparen ikuspegi oso zabala ere erakutsi zuen 3 feet high and rising bere lehenengo diskoan, funketik eta souletik edanez baina baita popetik, psikodeliatik eta jazzetik ere.  Berria - Kultura   2004-12-16

60ko hamarkadaren azken urteetan Kalifornian piztu zen psikodeliaren talde garrantzitsuenetakoa izan zen Love.  Berria - Kultura   2004-03-28

Ohikoa duen 50eko hamarkadako poparen eta psikodeliaren bidetik sortu du Doctor Deseok disko berria. The Incredible String Bandek eguneratu egin zuen Erresuma Batuko musika tradizionala, eta psikodeliaren eta rockaren elementuak gehitu zizkion.  Berria - Kultura   2004-04-02

The Byrdsen abesti klasikoenetakoa berreskuratu du: Eight miles high psikodeliaren gailurra.  Berria - Kultura   2006-05-03

2 (hitz elkartuetan)

80ko hamarkadako garage-psikodelia revival-aren ikonoetako bat izan zen The Cynics.  Berria - Kultura   2006-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus