Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

psikoanalista (orobat sikoanalista g.er., psikoanalist g.er. eta psikanalista g.er.) 1 iz psikoanalisian espezialista; psikoanalisi metodoak erabiltzen dituen sendagilea.

Idazleok eta psikoanalistak espezie berekoak omen ginen: analistek joera sadikoa zuten, eta guk, berriz, idazleok, masokista tankerakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Beti ibili izan da psikoanalisten buruan, eta autobiografo handien artean ere berdin, iraganeko oroitzapenak garunean gelditzen direlakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Solilokio konpartituan mintzatu nahi zenuen, psikoanalistarenean bazeunde bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 128. orr.

Hiru urtean psikoanalistarenera astean bitan joanda, horrenbeste badakit.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 303. orr.

Horregatik erabaki zuen psikoanalistarengana jotzea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hemen Bermeon bagenuen kontsulta bat zabaltzeko asmoa, euskal idazleentzat bakarrik, psikoanalista kontsulta.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 82. orr.

3 (izenondo gisa)

Freud edo Lacanen kide psikoanalistak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus