Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argia ez da egoera bat, prozesu bat baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
"Erretinako irudia" ikusmen-sistemak argia tratatzeko duen prozesuaren aldi bat baizik ez da; ez da, inola ere, liburu honetan, eta oro har, irudi esan ohi zaion hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Bilakaera apetaz betetako prozesua da, eskuzabalki bizirik utzi baititu kreaziozaleak, astrologoak eta metereologoak ere. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.
Kontakizunaren erdigunea ez da Frantzisko eta beronen bizitza bakarrik, baita haren lagunak eta lehen anaiartearen prozesua eta bilakaera ere, guztia Jainkoaren salbamen-proiektuaren baitan kokatua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.
Zientziaren jardunbidearen kasuan, berriz, prozesuaren hasieran baino ez du lan egiten irudimenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.
Antzekotasun eta errepikapen-fenomenoak prozesu bati lotzen dizkio, itxuran kausala dena. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.
Irisak oso garrantzi gutxiko eginkizuna du prozesu horretan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.
Askotan interesgarriagoa dateke, prozesuan parte hartu ahal izan dutenei baino gehiago, baztertuak izan direnei so egitea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.
Niri prozesuaren tarte hori interesatzen zait, hau da, norbaitek ezinegona sentitu eta espresatu ezinik egotetik, formulatzea asmatzen dueneko tartea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.
Zalantzak sortzen dira globalizazioaren prozesuaren benetako neurria dela-eta, zinez mundu mailako bihurtu diren enpresen kopurua oso-oso txikia dela kontuan hartuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Garai hartan, berriz ere, zentralizazio politikoaren prozesua lasterragotu egin zen, nazioarteko krisi handi bat zela-eta, Hogeita Hamar Urteko gerra hain zuzen ere (1618-1648). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
Difusio bidezko prozesu normalaren bidez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 37. orr.
Balore eta ohitura aldaketek prozesu luzea behar dute, ongi asko dakigu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Argitara egokitzeko segundo batzuk behar izaten da; ilunetara egokitzea, berriz, oso prozesu geldia da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Eroa, inorendua, da poeta; sortzeko gaitasuna ez da prozesu razionalean oinarritzen, jainkoren baten inspirazioan baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 230. orr.
Bizidunak milioika urtetako prozesu historikoaren ondorioak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.
Eman dezagun kontzeptu batek dagokion irudi akustikoa irudikarazten duela burmuinean; fenomeno hori psikikoa da erabat; baina atzetik prozesu fisiologiko bat darraikio. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.
Jaiotza prozesu biolentoa da. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Prozesu sinple bat da difusioa, kanpoko eta barruko kontzentrazioen arteko aldearen mende dagoena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.
Konbustioa nahiko prozesu kimiko konplikatua da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 205. orr.
Prozesu industrialen kontrolean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.
Ez dakigu burmuineko prozesu neurobiologikoek kontzientzia zelan sortzen duten zehazki. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.
Oinarrizko prozesu biokimikoak izaki bizi guztietan gertatzen direnez, gizakiek ez ezik, landare eta animaliek ere entzima asko dituzte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.
Nazioarteko merkataritzaren areagotzearekin batera, nazio-estatuaren eremua gainditzen duten prozesu integratzaile berriak sortu dira mundu osoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.
Globalizazioaren garaian, hiru prozesu teknosozioekonomikok aldatu digute gure ohiko ontologia fisikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.
Jai herritar bat ez da dekretuz sortzen, partikularren parte hartzeaz eta konplizitateaz baizik, eta bilakaerazko prozesuen arabera taxutzen da normalean. Askoren artean «Rataplan» - 15. orr.
Ikuspuntu horretatik begiratuta, ezagutza ez da norabide bakarreko prozesua. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.
Obra baten eraikuntza "extatikoa" -filma izan, pintura izan, literaturazkoa izan- metaketa-prozesu batean eta bat-bateko eztanda prozesu moduko batean oinarritzen da. Aldaketak giza prozesuak dira, eta asko kostatzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Berritze-prozesu horren erritmoa, harrigarria badirudi ere, ez da konstantea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.
Hamabost urte inguruko adinean hasten da bat-egite prozesu hori. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.
Arteak abstrakzio-prozesu bat eskatzen du, beraz, beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.
Filmean, bere egituraz baitu perspektiba, espazioaren irudikapena sintesi-prozesu bat da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.
Kritika gogorrak jaso zituen bateratze prozesu hark. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.
Freskatze-prozesua ez da erabatekoa, eta airea 32 °C-ko tenperaturan irteten da normalean sudurretik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.
Digestio- eta xurgatze-prozesu gehienak heste meharrean gertatzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Gaur egun badakigu gorputzeko zelula eta molekula bakoitza etengabeko aldaketa-prozesuan dagoela, desegin eta berregin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.
Zientzia-garapenak (hots, teoriaren edo, hobeto esan, paradigmaren hautaketa-prozesuak) ez dio zientziaren razionaltasun algoritmikoari jarraitzen, irizpide psiko-soziologikoei baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.
Desberdintasun horrek [...] metaketa-prozesu ororen bi osagai nagusirekin du zerikusia: kapitalarekin eta lanarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.
Alderdietako ordezkariak mahain beraren inguruan bildu eta bake prozesu bat bidean jarri, hara Elkarrik egiten duen parioa. Herria 2005-09-15
Negoziatze eta gizarte-elkarrekintza prozesu baten emaitza gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Ekoizpen prozesu berrietan behar den baliabide banaketa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.
"Erreforma", noski, etapa bat izan zen, hamahirugarren mendean hasi eta hamazazpigarrena arte burutu ez zen bilakaera-prozesu luze batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.
Frantziskori bizitzea tokatu zitzaion mundua aldaketa prozesu sakon batean sartua zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.
Ekonomiak nazioarteko bihurtzea, beraz, hazkunde-prozesu organiko baten jarraipena baino ez da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.
Lehen Mundu Gerraren aurreko lau hamarraldietan, izan ere, munduko ekonomiak integrazio-prozesu ikusgarria bizi izan zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.
Eratze-prozesu konplexu hori ulertzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
"Oroimena" deitzen diogun zer hori ez dela ezer, "oroitze" prozesu dinamikoak baizik ez direla existitzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.
Ordezkatze-prozesu geldoak edo etxeko hizkuntza ikaratzen duten bat-bateko astinduak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.
Irudiek emozio prozesu burutu gabeak eragiten dituzte ia beti. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.
Ondare eta zereginen banaketa-prozesu antzekoa ari zen gertatzen aldi berean monjeen beren artean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.
Hilabete batzuk irauten ditu sendatze-prozesu osoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.
Izua, erraietan sortutako kantzerra balitz bezala, sortu orduko hedatu zitzaion gorputz osora, metastasi prozesu ezin lasterrago baten bidez. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 124. orr.
Prozesu honetako akusatua eta herri honetako semea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 433. orr.
Deialdi bat da, prozesu batean interprete-lana egin dezadan; akusatua nire herrialdeko errefuxiatu bat da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 46. orr.
Bazirudien prozesuaren izugarrikeria salatu baino, bere burua zuritu nahi zuela Hathorne epailearen aurrean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.
Burgosko Prozesuan jendeak aho batez erantzun zuen, baina antolamendu falta zegoen maila guztietan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.
aldaketa prozesu (9); aurkako prozesu (8); bake prozesu (155); bake prozesu bat (75); bake prozesu batean (10); bake prozesu baten (26); bake prozesu baterako (8); balizko prozesu (7); benetako prozesu (10)
elkarrizketa prozesu (35); elkarrizketa prozesu bat (12); euskal herriko prozesu (12); eztabaida prozesu (7); gainditzeko prozesu (7); gatazka konpontzeko prozesu (9); hauteskunde prozesu (12); horrelako prozesu (13)
irakeko prozesu (11); konponbide prozesu (35); konponbide prozesu bat (20); konponbide prozesu baten (7); konponbiderako prozesu (10); konpontzeko prozesu (9); negoziazio prozesu (46); negoziazio prozesu bat (15); negoziazio prozesu batean (8); normalizazio prozesu (11)
prozesu bat abian (18); prozesu bat abiatzeko (14); prozesu bat eraikitzeko (9); prozesu bat ireki (10); prozesu bat irekitzeko (11); prozesu bat martxan (9); prozesu bat zabaltzeko (8); prozesu baten alde (9); prozesu baten emaitza (7); prozesu baten ondorio (7); prozesu bera (7); prozesu berri (10); prozesu demokratiko (36); prozesu demokratiko bat (19); prozesu demokratiko baten (7); prozesu demokratikoa (48); prozesu demokratikoan (8); prozesu demokratikoaren (14)
prozesu gisa (8); prozesu guztia (32); prozesu guztiak (8); prozesu guztian (8); prozesu guztiaren (7) prozesu judiziala (11); prozesu luze (37); prozesu luze baten (9); prozesu luzea (43); prozesu luzearen (7); prozesu naturala (8)
prozesu osoa (38); prozesu osoan (24); prozesu politiko (32); prozesu politikoa (41); prozesu politikoak (11); prozesu politikoan (46); prozesu politikoan parte (21); prozesu politikoaren (16); prozesu politikoari (7)
aberasteko prozesua (20); aukeratzeko prozesua (7); aurkako prozesua (10); bake prozesua (424); bake prozesua abiatu (8); bake prozesua abiatzea (8); bake prozesua abiatzeko (24); bake prozesua aurrera (9); bake prozesua bultzatzeko (16); bake prozesua hasteko (7); bake prozesua laguntzeko (8); barne prozesua (12); bolognako prozesua (7); burujabetza prozesua (8); desarme prozesua (7); desjabetze prozesua (8)
egiteko prozesua (21); elkarrizketa prozesua (26); estradizio prozesua (9); euskalduntze prozesua (8); eztabaida prozesua (12); gatazka gainditzeko prozesua (12); hasitako prozesua (7); hautatzeko prozesua (7); hauteskunde prozesua (19)
ikasketa prozesua (12); irlandako bake prozesua (11); jartzeko prozesua (7); konponbide prozesua (26); konponbiderako prozesua (17); konpontzeko prozesua (8); kontrako prozesua (8); lortzeko prozesua (8); negoziazio prozesua (27); normalizazio prozesua (42)
osatzeko prozesua (10)
prozesua abian (39); prozesua abian jarri (11); prozesua abian jartzeko (9); prozesua abiatu (33); prozesua abiatuko (8); prozesua abiatzea (14); prozesua abiatzeko (55); prozesua amaitu (11); prozesua atzeraezina (12); prozesua atzeratzen (7); prozesua aurrera (31); prozesua babesteko (10); prozesua bera (13); prozesua berriro (7); prozesua berriz (10); prozesua bertan (16); prozesua bertan behera (15); prozesua bukatu (7); prozesua bultzatu (9); prozesua bultzatzeko (24); prozesua bururaino (11)
prozesua egin (8); prozesua eraikitzeko (11); prozesua errazteko (8); prozesua eta normalizazio (8); prozesua eten (14); prozesua geldirik (7); prozesua hasi (41); prozesua hasi zenean (7); prozesua hasiko (11); prozesua hasteko (18); prozesua hasten (9)
prozesua ireki (7); prozesua irekitzeko (10); prozesua izan (15); prozesua laguntzeko (13); prozesua luzatu (7); prozesua luzea (25); prozesua martxan (38); prozesua martxan jartzeko (13)
prozesua oztopatu (9); prozesua oztopatzeko (7)
prozesua trabatu (9); prozesua zabaldu (7); prozesua zabalik (7)
sormen prozesua (8); sortzeko prozesua (21); uranioa aberasteko prozesua (16)
bake prozesuak (68); bake prozesuak aurrera (26); bolognako prozesuak (12); elkarrizketa prozesuak (12); hauteskunde prozesuak (7); konponbide prozesuak (7); normalizazio prozesuak (8)
prozesuak aurrera (87); prozesuak aurrera egin (27); prozesuak aurrera egingo (16); prozesuak aurrera egiteko (13)
aurkako prozesuan (9); bake prozesuan (160); bake prozesuan aurrera (22); burgosko prozesuan (9); curriculuma diseinatzeko prozesuan (7)
euskararen normalizazio prozesuan (8); eztabaida prozesuan (12); gatazka gainditzeko prozesuan (7); hauteskunde prozesuan (13)
irlandako bake prozesuan (13); konponbide prozesuan (10); konpontzeko prozesuan (9); lortzeko prozesuan (7); negoziazio prozesuan (9); normalizazio prozesuan (28)
prozesuan aurrera egiteko (25); prozesuan laguntzeko (11); prozesuan parte hartu (32); prozesuan parte hartzea (13); prozesuan parte hartzeko (29); prozesuan parte hartzen (13); prozesuan zehar (10)
sortze prozesuan (7); sortzeko prozesuan (11)
bake prozesuarekiko (10)
bake prozesuarekin (18)
askapen prozesuaren (8); bake prozesuaren (137); bake prozesuaren alde (13); bake prozesuaren aldeko (8); bake prozesuaren hasiera (7); globalizazio prozesuaren (19); konponbide prozesuaren (7); negoziazio prozesuaren (8); normalizazio prozesuaren (15)
prozesuaren alde (29); prozesuaren aldeko (15); prozesuaren amaiera (8); prozesuaren amaieran (7); prozesuaren atarian (9); prozesuaren aurka (14); prozesuaren aurkako (7); prozesuaren aurrean (8); prozesuaren berri (11); prozesuaren bukaeran (10); prozesuaren hasiera (27); prozesuaren helburua (8); prozesuaren inguruan (16); prozesuaren inguruko (10); prozesuaren oinarriak (11); prozesuaren ondoren (7); prozesuaren ondorioz (10); prozesuaren parte (7); prozesuaren zati (7)
bake prozesuari (75); bake prozesuari bultzada (10); konponbide prozesuari (7); prozesuari begira (24); prozesuari bultzada emateko (10); prozesuari buruzko (23); prozesuari ekin (13); prozesuari ekiteko (15)
bake prozesuaz (31); prozesuaz hitz egin (7)
bake prozesurako (24); normalizazio prozesurako (7)
bake prozesutik (8)