Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

proxeneta 1 iz besteren prostituzioa eragitetik bizi dena.

Gizon gazte bat, hasieran proxenetatzat hartu dudana, tematu egiten zait nire whiskya berak ordainduko duela, aita izan berri delako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 263. orr.

Bi urte geroago, ordea, bere proxenetak harrapatu egin zuen berriro.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 118. orr.

Neskatxak lanean atxikitzeko, ordea, proxeneta eta madame talde ongi saretua zegoen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 140. orr.

Proxenetaren inpunitatea dago lehenik, bezeroarena jarraian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Txuloak eta proxenetak ere baziren.  Berria - Harian   2005-12-10

Edozein pederasta edo proxenetaren logika eta pentsaerarekin hitz egiten du Gasteizko Gobernuko Barne sailburu izanak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

2 (izenondo gisa)

Gure lagun proxenetarekin eta Pantxo anormal horrekin pastelak jaten!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

3 irud/hed

Ama euskara putatu, prostitutatu, irabazian jarri eta haren proxeneta bihurtu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus