Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahai gainean prospektu batzuk soilik zeuden, esnekiak jatea beharrezkoa dela eta "seropositiboa izanik nola bizi" azaltzen zutenak; aldizkaririk ez. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 10. orr.
Ez al ditu jendeak medizinen prospektuak bi aldiz edo gehiagotan irakurtzen? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.
Prospektuko argibideen arabera, Fluoxetinaren eragina geldo samarra izango zen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 129. orr.
Prospektuko hitz lasaigarriak berrirakurri ahal izan ditut: "nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 251. orr.
Prospektuko argibideen arabera, Fluoxetinaren eragina geldo samarra izango zen. Egun batzuk geroago, tiradera batzuk mukuru betetzen zituzten banku paper, telefono faktura, era askotako prospektu, eta etxeko tresnen edo hi-fi kateen erabilera-giden bereizte lanari ekin nion. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 129. orr.
Euskal Herriko ontzi-fabrikatzaileek eta elikagai-banatzaileek beren prospektuak munduko hizkuntza gehienetan plazaratuko dituzte, euskaraz izan ezik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.
Denboraren emanean pilaturiko agendak, hegazkin txartelak, tren txartelak, auto bidaiak, jatetxe eta hotel fakturak, museo sarrerak, antzerki egitarauak, turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.
Hurrena, berriz, zerbait gorri bereiziko du orri zabaleko belar batzuen artean, tabako pakete baten azala; geroxeago, garagardo lata baten txanda izango da, edota publizitate prospektu batena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.