Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prosa 1 iz hitz neurtuen inongo legerik betetzen ez duen idazteko era.

Liburuaren bi herenak bertsotan eginak badira ere, lehen zatia prosan idatzia dago.  Berria - Harian   2005-04-13

Neuk prosaz idatzitako testuak.  Berria - Kultura   2004-01-17

Prosa idazten dudanean ere, poesia idazten dudaneko jarrera bera izaten dut hizkuntzarekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 362. orr.

Bada prosa egiteko era internazional bat, behintzat sartaldeko herri eta kultura denek onartua.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 21. orr.

El señor presidente nobelak lorratz berezia utzi zidan: argumentuaz eta salaketa politikoaz aparte, prosaren poetikotasunagatik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 344. orr.

Hain naizela Axularren prosa ederraren zale, non etxean nuen Gero-a ere zorroan sartu eta Salamancarat ekarri bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 401. orr.

Ez dut transkribatuko, Stendhalen prosak merezi duen arren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 95. orr.

Ezin esan haren prosa zaharkitu ez denik, ezin ukatu literaturaren historian leku eskaxa aitortzen zaiola.  Berria - Harian   2005-03-24

Latin eta grekozko prosan eta poesian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

2 (izenondoekin)

Sariketetako idazlan haiek, prosa poetikoan idatzitako ipuinak, liburu gisa argitaratu zituen Labayruk.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

Argentinar prosa narratiboak ez zuen gainditzen, eskuarki, alegatua, satira eta ohituren kronika.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Ikasliburuetan eta prosa zientifikoan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 232. orr.

Troika paregabe horrek ezarri zituen errusierazko prosa modernoaren oinarri eta zutabeak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Dorak dio esaldi bakoitza arreta nekagarriz idatzi zuela, xehetasunik txikiena ere kontuan hartuz, prosa zehatza zela, graziaz betea eta harrigarria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.

Gauza jakina da Koranean ere prosa errimadun zoragarria erabiltzen dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Zolaren giza indarra, prosa bizia eta masak eta espazioak deskribatzeko dohain berezia guregana iritsi dira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 13. orr.

Humphries jaunak berari zegokion biografia irakurri zuen, luzea, tristea, xehea eta prosa txukunez idatzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.

Esana dago nola, ia hasieran, prosa turistiko ustez topikoaren azpian autoretza dudazkoen arazoa planteatu zitzaion itzultzaile taldeari.     «Kuskue tanden», 2004 - 90. orr.

3 prosazko testua, prosazko zatia.

Badira hiru bat urte hilabetean behin Diario Vasco-rako artikulutxu bat idazten dudala pasadizoekin, lehenagoko bizimoduarekin... eta ohituta nago, eta liburuko prosa horiek ere erraz egin ditut.  Berria - Kultura   2006-01-14

Testu batzuk poemak dira; beste batzuk prosa poetikoak.  Berria - Kultura   2004-11-19

Bere zuzentzaile-oroimena bertsoz eta prosaz beteta dago, puskak, zatiak dira, baita esaldi osoak ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 216. orr.

Jainkoaren zerbitzariaren omenez idatzi zituzten prosa, gorazarre eta antifonetan zauri sakratuei buruzko aipamenak ezarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.

San Frantziskoren zauriekiko begiruneagatik gorazarre, antifona eta prosa eder eta deboziozkoak konposatu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1099. orr.

Murgildua nintzen prosa miresgarrietan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 93. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Poesia idazleak prosa idazleen aurka.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 98. orr.

Literarioki, poesia zatiak hobeak dira prosa zatiak baino.  Berria - Kultura   2004-03-09

Thomasen prosa lanek lotura estua dute poesiarekin, aurrenekoak bereziki, The Map of Love (1940, Maitasunaren mapa).  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

Prosa eran emandako poesia dago eta hori integratzen asmatu du eta tonua bera ere asmakizuna da.  Berria - Kultura   2004-04-04

"Euskaldun hitzez labur eta egitez luze" haren ereduari ezin hobeto legokiokeen prosa moldea, Orixez geroztik ere epika mota batean jarraitzaile bat baino gehiago izan duena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 12. orr.

Obra klasiko bat itzultzeko, zer egokiago prosa-molde klasikoa erabiltzea baino?  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazkalondoko prosa, solas-prosa eta ez deklamaziozkoa dugu Cervantesena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

6 prosazko izlag

Eguneroko prosazko jardunean ari garela izaten ditugun zalantzak eta xehetu-nahiak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 179. orr.

Ariketa berezi batetara helduak ginen: prosazko testu bat itzuli, ulertzeko, eta latinezko neurtizkerean ezarri.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 52. orr.

Bürger poetaren balada baten prosazko nola-halako bertsio bat duk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Goierriko hamabost idazle bildu zituen Jon Aranok Ordiziako eta bailarako bizitzarekin lotura zuten testuak, hala prosazkoak nola poesiazkoak, idatzi eta irakurtzeko.  Berria - Kultura   2004-10-10

Literatur molde eta forma-ezaugarri aski ezberdinetako testuak dira [...] batzuk prosazkoak dira, errimaz eta asonantziez eraturiko pasarteak tartean dituztela; beste batzuk, berriz, poetikoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

poesia eta prosa (5); prosa egiteko (3); prosa moldea (3)

bideko prosak (8)

bere prosaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus