Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prometeiko izond Prometeori dagokiona; gizakiagan sinesten duena. ik prometear.
Horren eraginez edo, barra-barra erabiltzen ditugu karga moral sekulakoa darien eta inoiz bukatzen ez diren kizun prometeikoak, kutsu subliminal moralista eransteraino euskal bizitza egunerokoari: euskaldunok, antza, dena dugu kizun. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 162. orr.
Parkean nengoelarik bera baino bost aldiz handiagoko ogi-puska baten garraioan ari zen inurri guztiz heroi prometeiko bati begira, Dostoievski dontsua hurbildu zait. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.