Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diskutigarria duk proletargoaren diktadura, ez duk uste? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Proletargoaren lider hura lege-eta-ordenaren aldeko bere etsaiek erosi zuten, eta isiltasun onuragarrian bizi izan zen eta aberastasun porrokatuan hil. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 217. orr.
Bai nire militantzia, bai oroimenean itsatsita neuzkan kanta sentimentalak, bai, batez ere, etengabe erabiltzen genituen hitzak: "herria", "nazionala", "soziala", "proletargoa", "iraultza" eta beste hamaika halako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.
Agian, hemendik aurrera, proletargoaren ordez prekariogoari buruz hitz egin beharko dugu, horixe baita langileriaren helmuga neoliberalen logika aseezinean. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Proletargoaren rocka egin nahi duk? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.
Proletargo-auzo bateko handitasunik gabeko eliza da, dena porlan, dena aluminio, dena antzinako estilo. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
· Desintegrazioaren ezaugarri nabariena gizarte-gorputzaren zisma da hiru zatitan: gutxiengo menderatzailea, barne-proletalgoa eta kanpo-proletalgoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
barne proletalgo (9); kanpo proletalgo (6)
barne proletalgoa (11); kanpo proletalgoa (4)
barne proletalgoak (8); kanpo proletalgoak (7)
barne proletalgoaren (10); kanpo proletalgoaren (6)