Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pontzio Pilato erromatar prokuradoreak [...] medailoietan enperadorearen irudia zeukaten erromatar zutoihal militarrak Jerusalemera sartu zituenean, juduen erreakzioa sutsua izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.
Ikusiko da erabateko aldea zegoela kargudun horien eta guk egun alderdi publikoa deritzogunaren -hots, gure prokuradore nagusien, erregeren edo jaunaren prokuradoreen- artean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Erresumako prokuradore nagusi Pedro Etxarten seme bigarrena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.
Nazioko prokuradore izanez, auzitegietan ministerio publikoaren zereginak zituen, legeak idazten eta ikerketak agintzen zituen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.
Girolamo Cardanoren aita, Fazio, altxor publikoko prokuradorea, doktorea, legelaria, eta eruditoa zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.
Saiatu ziren Jacquesen mailako izan zitezkeen gizon-emakumeekin, hiriko abokatu eta prokuradoreekin, harremanetan jartzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.
Monduteguy izendatu zuten kantonamendu hiriburutzat Baiona zuen Uztaritzeko eskualde guziaren prokuradore. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.
Berebiziko zehaztasunez galdetu zuen nor zen hiriko gobernadorea, nor Ganberako burua, nor prokuradorea; labur esanik, ez zuen aipatu gabe utzi funtzionario nagusietako bat bera ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.
Aita Sainduak nahi lituzke epaile hauek, auzipetuak beste horiek eta prokuradoreak beste haiek. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.
Baionako prokuradoreak artxibatu egin du Etxeberriren aurkako salaketa. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Pierre Hontang prokuradoreak isun handiak eskatu ditu hamarnaka demoentzat, legearen izenean, berak lege hori lotsarik gabe urratzen duelarik. Herria 2004-12-30
Prokuradoreak erabaki dezake, adierazpenen berri izatean, pertsona auziperatzea. Berria - Harian 2005-08-11
Jaime II.a Mallorcako erregearen legeetan erregeren prokuradore postuaren sorkuntza ageri da, egun gureek dituzten funtzioekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 237. orr.
· Bestela izan balitz ere, ez zatekeen sartuko, gisa horretako hika-miketan onuradun bakarrak legegizonak, auzitegi-prokuradoreak eta gainerako kideak baitira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.
baionako prokuradore (5); prokuradore nagusiak (3)
baionako prokuradoreak (3); paueko prokuradoreak (3); prokuradoreak erabaki (3); prokuradoreak helegitea jarri (3)