Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

progresibo 1 izond mailaz maila egiten duena aurrera.

Gainazal batek bere kurbaturaren eraginez izaten duen argiztapen-aldaera progresiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Ingurumenaren hondatze progresiboa galarazteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

Zahartzearen hondatze progresiboaren aztarnak modu naturalean, espanturik gabe ageri dira hemen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

Lurreko azaleraren bukagarritasun gaindiezinak muga bat jartzen dio gizakiaren jaki-horniduraren hazkunde progresiboari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Garapenak ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa progresibo bat dakar berekin.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 48. orr.

Hitzak modu progresibo batean gehitzearen edo kentzearen ondorioz, esaldi baten garapena atzeman daiteke.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 68. orr.

Desmilitarizazioak aldebikoa eta progresiboa izan behar du?  Berria - Harian   2005-04-02

2 aurrera egiten duena.

Euskal gizarte progresibo baten zerbitzurako aukeratutako "korapilo puntu" edo botere kontzentrazio partzial batzuen inguruko formazioetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

3 zergez mintzatuz, errenta altuak areago zergapetzen dituena.

Beste sailkapen baten arabera, zerga progresiboak (sarreren arabera tasa aldakorrak dituztenak) eta erregresiboak (tasa bakarrekoak) bereizten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Zerga sistema progresiboa ezarri baino lehenagoko egoerara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.

4 rock eta kideko musika estiloez mintzatuz, haien eraberritzea bultzatzen duena.

Disko musikaren eta rock progresiboaren ergelkeriaren aurkako erreakzio gisa sortu zen The Ramones.  Berria - Kultura   2006-03-16

Garai hartan rock progresiboa delakoan murgilduta baikeunden.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Techno mota ugari nahastu ditu, betiere, techno progresiboa eginez.  Berria - Kultura   2004-11-23

1966tik 1971rako tartean, gainera, eragin handia izan zuen folk progresiboa lantzen zuten talde gazteengan.  Berria - Kultura   2004-05-18

Metal melodikoa egin dute, indartsua, baina zaindua, eta, era berean, progresiboa, horregatik dira kantu gehienak hain luzeak.  Berria - Kultura   2004-06-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus