Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik, aldiz, garbiki erraiten nuen ez nintzela ez sorgina, ez profeta, eta ez nekiela zer gertatuko zen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 104. orr.
Profeta esatean ulertzen dugu hemen izpiritu handiak, zorrotzak eta arrazoikariak, beren naturazko asmamenaren zorroztasunari emanak daudenak, eta hortik beren harrokeria. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.
Jainkoa beste jainkorik ez dago, eta Mahoma da Jainkoaren Profeta. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.
Profeta bat bidali zien Jaunak, esatera: [...]. Elizen arteko biblia Epa 6,8
Horiei buruz dio profetak: Madarikatuak zure aginduetatik aldentzen direnak! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.
Honela esaten da profeten liburuan: [...]. Elizen arteko biblia Jn 6,45
Profeta, goi-agerpenaren eraginez, lagun batzuei oihal-etxola eta kutxa eramateko agindu eta mendira joan zen. Elizen arteko biblia 2 M 2,4
Jaunak Natan profeta bidali zion Dabidi. Jeremias profetaren ahoz iragarritakoa bete zuen Jaunak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.
Mahoma profetaren garaiko ekitaldi wahabita. Berria - Harian 2005-08-04
Arestiren poemak menditik ebanjelio berria predikatzera jaisten den profeta parodiatzen du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
Profetak putzaren pareko dira: Jaunaren hitzik ez haien ahoan. Elizen arteko biblia Jr 5,13
Ondoren etorriko dira Errege indartsu eta Profeta handien garai argi eta ospetsuak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.
Dabid Profeta Santuak, nahikunde sutsuak eraginik, hots egin zuen: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.
Laurehun eta gehiago profeta gaizto suntsitu zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 19. orr.
Orduz geroztik, gisa bereko profeta eskolatu asko badugu entzunik, hala nola, Pariseko teologia ikasirik, etxerakoan bere ebanjelio berria irakatsi nahi zidan hura. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.
Berpizkunde helenikoaren profeta Mendebaldean Northumbriako bat izan zen, Beda beneragarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.
Aresti beti izan zen "profeta", euskara modernoa beste inork baino hamarkada bat edo bi lehenago asmatu zuena. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 13. orr.
Nahiz profeta biarnesa oker zebilen, duela 115 urte, euskaldun populu tipia eta haren hizkuntza euskara, ja galduak, laster hil eta suntsituko zirela uste zuelarik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.
Aski da ikustea, espartakistak, sindikalista iraultzaileak, profeta kiliastikoak eta beste zer jendaje dabilen Max Weber-en lerroetan aipatua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.
Ala ahantzia dute gazteek, profeta berriek dioten bezala, autokritikarik gabe ez dela nehoiz, nehon deus egin? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.
Erlijio berria jabetu da gutaz, eta hedabideak dira haren profeta nagusiak. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 201. orr.
Etxean profeta: galdakoztarrak Bizkaiko torneoko jokalari onena izan da. Berria - Kirola 2004-09-07
Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko. Elizen arteko biblia 2 Erg 2,9
San Frantziskoren profeta-espiritua eta iragarpenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.
Erregeari amaiera iragarri zion, lurpetik ere bere profeta-ahotsa entzunarazi zuen herriaren gaiztakeria ezabatzeko. Elizen arteko biblia Si 46,20
Sarrera: Ezekielen profeta-Bokazioa. Elizen arteko biblia Ez 1,1-3 tit
Joan Bataiatzailearen profeta-deia. Elizen arteko biblia Lk 3,1 tit
Eta zeu, Paxhur, eta zure familia osoa gatibu eramango zaituztete Babiloniara; han hilko zara eta han hilobiratuko zaituzte, gezurrezko profeta-mezua ematen zenien adiskide guztiekin batera. Elizen arteko biblia Jr 19,6
Betelen zegoen profeta-taldea bidera atera zitzaion Eliseori; honela esan zioten: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 81. orr.
Eguerdi ostean, berriz, profeta-trantzean sartu ziren, eta horrela egon ziren oparia eskaintzeko ordua arte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 76. orr.
Daugin mendeari buruz oroituko gara ez dela profeta ofizioa lanbide erraza, eta orobat, ez garela Euskaldunak ez munduko ez Europako nazio tipi bakarra, aspaldian suntsitu beharra izan arren, beti bizirik dirauena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.
Profeta eredua da, bere duintasuna gurea da lelopean 50 pertsona inguru bildu ziren, isilean, ordu erdi luze batez. Berria - Mundua 2006-02-12
Ate baten aitzinean, gizon bizardun bat, "mai 68"eko profeta aire batekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.
Miriam profeta-andereak, Aaronen arrebak, danbolina hartu zuen eta ondotik joan zitzaizkion emakume guztiak ere, danbolina joz eta dantzan. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.
adiskide eta profeta (3); bere profeta (8); elias profeta (6); erregearen profeta (3); jeremias profeta (6); natan profeta (12)
profeta bezala mintzo (4); profeta espiritua (6); profeta espirituz (4); profeta eta errege (3); profeta gisa (6); profeta jardunean (4); profeta santuen (3); profeta sortaraziko (3); profeta taldea (9); profeta taldeko (4); profeta trantzean (10); profeta trantzean sartu (4); profeta zaharrak (3)
apaizak eta profetak (5); isaias profetak (13); jaunaren profetak (3); jaunaren profetak suntsitzen (3); jeremias profetak (12); mahomet profetak (3); natan profetak (7)
profetak esan (6); profetak esana (4); profetak esanaren arabera (3); profetak esandako (3); profetak hil (4); profetak otoitz egin (3); profetak suntsitzen (3)
; ageo profetaren (4); ahias profetaren bidez (3); isaias profetaren (9); isaias profetaren bidez (4); jaunak profetaren bidez (5); jeremias profetaren (6); jeremias profetaren ahoz (3); mahoma profetaren (18); mahoma profetaren karikaturak (4); natan profetaren (3)
profetaren ahotik (3); profetaren ahoz (5); profetaren bidez (22); profetaren bidez esana (8); profetaren biloba (3); profetaren bitartez (5); profetaren hitzak (3); profetaren otoitza (5)
isaias profetari (3); jeremias profetari (7); natan profetari (4)
profeten artean (3); profeten aurka (4); profeten bidez (16); profeten bitartez (5); profeten esanei (3); profeten kontra (3); profeten liburuetan (9); zerbitzari profeten (8); zerbitzari profeten bidez (4); zerbitzari profeten bitartez (3); zeure zerbitzari profeten (3)