Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profanazio (orobat profanazione g.er.) 1 iz profanatzea.

Gazte alferrik galduek bakarrik egiten dituzte profanazio sakrilegoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

-Profanazio makabroa bezain alferrikakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Hiria setiaturik dagoenez ezin baita hilerrira iritsi, non galiziarrek litezkeen profanaziorik gaitzesgarrienak egin baitituzte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 336. orr.

Adierazi nahi diet munduko musulman guztiei ez dugula koranaren aurkako profanaziorik onartuko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Alemanak erraiten dit zein kontent den apez baten ikusteaz eta hoinbeste profanazione jasan dituen arrosario baten benedikarazteaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

2 irud/hed

Kopaz kopa, Italiako eta Europako estadioetan, Napolik irabazi egiten zuen, eta gol bakoitza aurrez ezarritako ordenaren profanazioa eta historiaren aurkako errebantxa zen.  Berria - Kirola   2006-03-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus