Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

problema (568 agerraldi, 96 liburu eta 75 artikulutan; orobat prolema g.er.; cf arazo 14986 agerraldi, 268 liburu eta 5633 artikulutan) 1 iz arazoa; buruhaustea.

Hatsa hartzeko-eta, ez nuen gehiago problemarik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

Eta problema izan zen dirua berriro.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 190. orr.

Hori problema bat da, ez bakarrik ekonomikoa, ez.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 216. orr.

Atano III.ak ere arazo edo problema berak izan zituen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 42. orr.

Problemaren bat bazuen, ordea, niregana etortzeko.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 76. orr.

Han zeuden betiko problemak: sufrimena; heriotza; behartsuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.

Hasieran problemak egon ziren, esan zuen Matildek, udalarekin-eta.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Tira, tira, zer problema ote dago horretan?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 60. orr.

Has dadila garaiz erremedio bila, soluzio bila bere problementzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Proposamenak egin beharko ditu, irailean ez daitezen problema berak pausatu.  Berria - Kirola   2004-04-20

25 urteko agintaldian EAJk ez ditu herri honetako betiko arazoak konpondu eta problema berriak ekarri ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Otoitzak eta penitentziak gaindituko zituztela problemak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 112. orr.

Problema hori konpontzen ez duano, ez haiz sekula zinez zoriontsu izaten ahalko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Semir Zeki, berriz, Londresen lan egiten zuen ikertzaile bat, maila fisiologikotik ari zitzaion hurbiltzen problemari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Max Weber oso zorrotza da bere kritikan: Foerster-en printzipio hura egia balitz -ongitik ongia, etab.-, problema moralik batere ez litzateke egongo historian. arratsak Ginorekin ematen zituen, fabrikako problemak gora eta behera eztabaidan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 33. orr.

Deskribatutako kasu askok bestelako problemak ere bazituzten arren [...] ematen zuen asoziazio-kortexaren erdialdean zeudela lesio erabakigarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Gaitzaren problema etzait luzaz bururat etorri.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Bakoitzak bere bizimodua du, bere arazoak, bere problemak, bere gauzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.

Beraz, garbi baldin bazaude, akabo zure problemak eta larrialdiak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 224. orr.

Datozen problemen nahaste-borraste honetan, suntsimen honetan, zatitan banatu gara geu ere.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gordon Holmes neurologo ospetsuak, ikusmen-kortexean balek sortutako ikusmen-problemen berrehun kasu aztertu bazituen ere, ez zuen akromatopsia kasu bakar bat ere aurkitu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.

Komunikazio problemak dituzu, benetan, Zertarako esan duzunean nabarmendu denez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 395. orr.

Bada autismoaren atxikimendu-problemetan askoz bakanagoa den beste zerbait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Tesoreria problema larriak ditu enpresa horrek.  Herria   2003-04-03

Eskala-problema hutsa azken batean, alegia, Jackson Pollocki, bere garai oparoenean, miniatura akriliko bat egitea enkargatu baliote bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 170. orr.

Hasi direlarik diru problemak agertzen gure elkarteko kideek parte hartzen zuten gogoetaldia gelditu da.  Herria   2001-11-15

3 matematiketan, argitu edo ebatzi behar den arazoa, zenbait argibidetatik abiatuz emaitza ezezaguna aurkitzean edo horretarako metodoa zehaztean datzana.

-Ekuazioak ez ziren problema bat izendatzeko sortu, mota bereko problema sail osoak izendatzeko baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Berehala grinatu zen Fermat Alexandriako matematikari zaharrak planteatutako problema motekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 376. orr.

Angeluaren trisekzioaren problema ez zen hirugarren mailako ekuazio bat ebaztea besterik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

Geometriako problema bat ebatzi beharrean zebilen edonork jarraibide hauei egin behar zien jaramon [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Ondoren matematikako problema oso zail bat ebatzi nuen eta frantses gramatikako hiru orrialde itzuli nituen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 67. orr.

Matetako problema irakurtzen nuen ostera, pilatu beharreko ez dakit ba nik zenbat zementu-zakuren pijada bat.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.

Saio enpirikoa egin beharko zuen problemaren aldagaia askatzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 128. orr.

Alor geometriko hutsetik alde egin, han hesituta egon baitzen ordu arte, eta aljebraren alorrera etorria zen problema!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 308. orr.

Anaxagoras preso zegoen, preso politikotzat atxilotua, koadraturaren problema ebazteko erabaki sendoa hartu zuenean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Problema sinpleak ebazteko estrategiak aukeratu eta aplikatzen dituzte.  Berria - Harian   2005-01-02

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Matematika edo xake-problema baten antzekoa da, baina bariante guztiak aztertu dira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus