Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probintzia 1 iz antzinako Erroman, Italiatik at bereganaturiko lurraldea, erromatar legeen eta gobernari baten mendean ipinia; hainbat erreinu edo estatu, edo horietako eskualdeak, banatzen diren zatietako bakoitza.

Klaseen arteko gorrotoen eta probintzia arteko etsaigoen azalpen etsigarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 225. orr.

Honorioren garaian, Armorikako aldea eta Galiako beste probintziak erreboltatu egin zirela, eta errepublika modukoa eratu zutela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 299. orr.

Zabala zen Asueroren Inperioa: Indiatik Etiopiaraino hedatzen zen eta ehun eta hogeita zazpi probintzia zituen bere mende.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 129. orr.

Bezero ziren printzerriak probintzia bihurtuta zeuden, eta probintziak, berriz, zuzeneko eta zentralizaturiko administrazioaren organo bilakatuta.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Frantsesez idatziko banu, Frantziako probintzia txiki bateko idazlea nintzateke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 284. orr.

Patuari atsegin zaizkio errepikapenak, aldaerak, simetriak; hemeretzi mende geroago, Buenos Aireseko probintziako hegoaldean, gaucho bat beste gaucho batzuen erasopean erortzen da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 185. orr.

Burgosko probintzia hemen bukatzen zait eta hasten Palenciakoa; beste eremu mota batean sartu naiz, Tierra de Campos delakoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Oraindik ere Bartzelonako probintzian geunden.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 243. orr.

Rieti probintzian, izurrite oso larria zabaldu zen, behi- eta ardi-azienda guztiak krudelki garbitzen ari zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 824. orr.

Errusian bertan ikusi ditugu biak, Nijni Novgorod probintzian, azpijokoak prestatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.

Jatorri asiarreko atzerritar guztiek probintziatik atera behar dute hogeita lau ordu igaro baino lehen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 80. orr.

Patuari atsegin zaizkio errepikapenak, aldaerak, simetriak; hemeretzi mende geroago, Buenos Aireseko probintziako hegoaldean, gaucho bat beste gaucho batzuen erasopean erortzen da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 185. orr.

Probintziako Turismo bulegoak pagatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 193. orr.

Kapitala ez dena ez da ezer, edo, hobeki esanda, probintzia da, kapitaletik kudeatzen den probintzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Erromatar probintzia bihurtu zen Egipto.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.

Probintzia Batuak ziren orduan Europako ekonomian nagusi, eta haiek eman zuten jarraibidea, koloniekiko harremanetako monopolioa zuten lehen konpainia handiak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Hiru probintzia autonomoetan.  Herria   2001-03-08

Bereziki Kabilian, Aljeriako probintzia demokratikoenean bermatzen da Aljereko podorea.  Herria   2005-10-06

Gobernu zentralak eskualde eta probintzia ekoizleekin elkarlanean administratuko ditu petrolioa eta gasa.  Berria - Harian   2005-10-15

Toki-apezpiku bat, bere aulkia erromatar probintzia dioklezianiko baten erdigune zuena, beren nagusitzat onartu zuten probintzia bereko beste apezpikuek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Inperioko probintzia ekialdekoenak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Gipuzkoa probintzia txikia delako.  Berria - Kirola   2006-01-31

Itolarria giro urbano itxi eta bakartietatik Sinistra deritzon probintzia galdura daramakigu Bodorrek.  Berria - Kultura   2004-12-15

-Bai, probintzia baltikoetako errusiarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 422. orr.

Agudo konkistatuko dituk Tobolskeko probintzia siberiarrak Ural mendietaraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 273. orr.

Makabeoen erresuman sartu berria zen probintzia jentil bateko seme hura.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Bidezko da eta on iruditzen zait, ni neu ere urrutiko probintziaren batera joatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 619. orr.

Inbadituriko probintziak zeharkatu nahian segituko zuen oraindik, edo tatariarren preso izango zen aspalditik?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.

3 irud/hed

Mundu hau Jainkoaren erreinuko probintzia bat da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat probintzi) ik probintzial.

Soldadu hauen hilketa taliban islamista integrista miliziari egotzi zion Zabolgo probintzia gobernuak.  Berria - Mundua   2004-05-05

Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Uarkape kiroldegitik Oñatiko Probintzia Artxibo Historikora eramango dituzte dokumentuak.  Berria - Kultura   2004-09-02

Ez da izanen notiziarik hain erraz sortu eta hain arin zabaltzen denik, batez ere baserri auzo eta probintzia herrietan, ezkontzei buruzkoa baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.

Landetxeen sarrerako mosaiko galaitsuen aurrean, zeinetan libertoek, sestertzioz josirik, probintzia-hirietan udal eginkizunak beretzeko modua bilatzen baitzuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Lege berriarekin unibertsitatea «probintzia unibertsitate bilakatzeko arriskutik kanpo» geratzen dela gogoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Lege horretan banaketa geografikoa ere kontuan hartuko da, zehazki Autonomia Erkidegoetakoa, eta beharrezko zuzenketak egingo dira probintzia mailan edota tokian-tokian.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Probintzia aldeko plaza bat euripean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.

Gasteizen 300 bat lagun bildu ziren Probintzia plazan egindako kontzentrazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

"Delituez eta Zigorrez" liburuari buruzko iruzkinak, probintzia-abokatu batek eginak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Probintzi hiruburu batean izan daitekeen jokamolderik finenaz estalirik zegoen hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

Erregimen sekularrarekiko burujabetasun orijinal horren indarrez, zeinen probintzi antolaketa egokitu baitzuen bere helburuetarako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Orduan hitzaldi labur bat bota die Erregek gaztelaniaz buruzagi politiko, eliz agintari, Probintzi Guraso eta Bizkaiko alkateei.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 263. orr.

5 Erlijio ordena baten eskualdea, komentu eta etxe kopuru jakin bat daukana; artzapezpiku baten manupeko eliz eskualdea.

Arantzazuko Frantziskotar Probintziak eraginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 7. orr.

Orduan jakin zuen zenbat ziren Ordenako eta probintzia bakoitzeko anaiak, eta gainera haien izenak, adina eta profesa-maila, haien kargu eta ohore-tituluak, eta haien dohainak eta erruak ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

Jaunaren 1247. urtean, Lyongo kapituluan, anai Gotfredo, Saxoniako probintzia hiru urte eta hilabete batzuez gobernatu ondoren, ministro-kargutik aske utzi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

6 (P larriz) Gipuzkoa.

Hemen aratusteak deritxe, Probintzia-aldean iñoteriak edo iñauteriak, Naparroan iagoteak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilboko probintzia auzitegiko (3); erromatar probintzia (3); frantziako probintzia (4); gipuzkoako probintzia auzitegiak (4); gure probintzia (4); inperioko probintzia (5); madrilgo probintzia auzitegia (3); madrilgo probintzia auzitegiak (6); nafarroako probintzia auzitegiak (9)

probintzia auzitegia (3); probintzia auzitegiak (23); probintzia auzitegian (5); probintzia auzitegiko (7); probintzia batuak (3); probintzia batuen (4); probintzia ezberdinetara (3); probintzia ezberdinetatik (3); probintzia honen inguruetan (3); probintzia osoa (3); probintzia osoan (8); probintzia osoan ez (3); probintzia osoko (6)

zazpi probintzia (6)

probintzi auzitegiak (3)

euskal probintziak (3); zazpi probintziak (7)

asiako probintziako (6); gure probintziako (3); probintziako gobernadore (6); probintziako gobernadorea (4); probintziako gobernadoreak (4); probintziako gobernu (4); probintziako herri (5); probintziako hiri (8); probintziako hiriburura (4)

anbargo probintzian (3); anhui probintzian (3); arabako probintzian (3); asia probintzian (4); fukui probintzian (3); helmand probintzian (4); henan probintzian (3); markako probintzian (3); massa probintzian (3); probintzian bertan (3); probintzian bizi (3); probintzian dago (5); probintzian sartzean (3); probintzian zehar (5)

urrutiko probintziaren batera (3)

probintziatara zabaldu da (4)

probintziatik atera (4); probintziatik kanpo (3)

euskal probintziek (3)

euskal probintzien (3); probintzien arteko (4); zazpi probintzien (6)

gure probintzietako (3); hiru probintzietako (9); lau probintzietako (4); uskal probintzietako (4); zazpi probintzietako (14); zazpi probintzietako dantzak (6)

beren probintzietan (6); beste hiru probintzietan (3); ekialdeko probintzietan (3); euskal probintzietan (5); hegoaldeko probintzietan (4); hiru probintzietan (16); lau probintzietan (6); mendebaldeko probintzietan (4); probintzietan barrena (3); zazpi probintzietan (6)

hiru probintziotan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus