Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probalari 1 iz idi proba eta kidekoetan parte hartzen duen pertsona.

Ostiralean idi dema jokatu zuten Aian, eta Mikel Rezabal probalariak irabazi zituen alde bakoitzak jarritako 1.200 euroak.  Berria - Kirola   2004-08-01

Hiru probalariren idiak plazaratuko dira ordu erdiko lana egiteko: Lasarteko Telleria, Goiherri Erandioko Juan Agustin Bilbao eta Errenteriako Enrike Artolarenak.  Berria - Kirola   2006-04-07

Biharko lehen saioan hiru probalariren uztarriak plazaratuko dira.  Berria - Kirola   2006-01-04

Munitibarko probalekuak hartuko du finala, eta sei probalariren abereak ariko dira bi txandatan.  Berria - Kirola   2006-02-11

Guztira 11 probalariren astoak ariko dira Etxebarriko harriari tiraka.  Berria - Kirola   2004-12-10

85 kilo azpiko hiru probalari plazaratuko dira, bihar (21:00): Fernando Zarrabe Basaibar, Karmelo Ibarluzea Satxibar eta Eneko Urionaguena.  Berria - Kirola   2004-11-19

2 (hitz elkartuetan)

Zortzi idi probalariren uztarriak ariko dira lehian.  Berria - Kirola   2006-04-07

Mikel Altzola gernikarrak oso garbi utzi zuen herenegun gizon probalaririk onena dela.  Berria - Kirola   2004-08-22

3 lasterketa-autoak probatzen dituen pertsona. ik probatzaile 2.

Williamsen lau urtez probalari izan ondoren, bigarren urtea du Ferrarin, autoa milaka kilometrotan gidatuz proba saioen bakartasunean.  Berria - Kirola   2006-02-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus