Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probable izond gertatzeko aukera asko dituena. ik gertagarri.

Nire aldetik, ez bakarrik posible, aldiz, probablea ere badela esango nuke [...] berak ezagutzen zuen edo bera ezagutzen zuen pertsona bat bera ere topatu gabe ibil zitekeela Marie.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.

Mutazio aukeratu bat biltzea, bada, lehen-lehenik, haren eragin probableak irudikatzea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Aitortzen dut horixe dela liburu honetan ez demostratuta baizik probable bezala gelditu den gauza bakarra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.

Bi teoriak aski probableak direnez, ez dut oztoporik ikusten biak ala biak sinesteko, eta Snedeker doktorea ere arazoaren ikuspegi honetara makurtu zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 169. orr.

Onartu behar nuen ez zela oso probablea pistolariak nire lorratzean etorri izana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.

1 baino probableago izatea zuria baino zuriago izatea da!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Gure solasaldi honetan entzun den proposiziorik atseginena, sakonena, probableena horixe izan da, eta Jaungoikoa gurekin bada, egiazkoena ere bai.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Probableena da Lukreziok ez zuela azken ukiturik emateko astirik izango.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oso probablea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus