Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aski da ikustea zer arrakasta duten agerkari batzuk aipatzen dituztelarik erregeak, erreginak, printzeak eta printzesak... Printzearen eta printzesaren enkontrua. Herria 2004-04-15
Adarbakarrak printzesa iturri ondoan ikusi zuen eta berehala hurbildu zitzaion. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 119. orr.
-Hau ez da printzesa baten kategoriako autoa, Tom. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.
Printzesak gehien espero eta estimatzen zuen oparia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.
Ana Komneno greziar printzesa historialaria aipa genezake. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Olga Janina printzesa zirkasiarrarekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.
1468an, Leonor printzesak herria aipatzen zuen "herri kaltetu" bat bezala. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.
Valladolidera igan zen, han andere Juana printzesa gobernadoreak Leongo san Isidro eta Parraceseko Santa Maria agustindar bi komentuen erreforma eginarazi baitzion. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.
Erregeak izango dituzu haurtzain, printzesak inude. Elizen arteko biblia Is 49,23
Fernando Redon Huitzi arkitektoak gaur jasoko du Vianako Printzea saria, Leireko monasterioan egingo den ekitaldian, Asturiasko printze-printzesen eskutik. Berria - Kultura 2004-07-01
Gure Maddi -etxeko printzesa, aitaren azukre koxkorra, ene xagar-pastela- zer eta zabor UPN zale bilakatzeko bidean alu ustel ile-gorri batek garun-lixiba eginda! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 91. orr.
andere printzesa (3); badrulbudur printzesa (7); budur printzesa (6); ene printzesa (4); lo dagoen printzesa (6); lo zegoen printzesa (4); nire printzesa (4); printze edo printzesa (3); printzesa eder (3); printzesa esnarazteko (3); printzesa ikusteko (3); printzesa izan (4)
badrulbudur printzesak (4); printze printzesak (5)
diana printzesaren (3); lo zegoen printzesaren (4); printzesaren ondoan (3)