Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prezeptore (orobat prezetur g.er.) 1 iz irakasten duen pertsona.

Aitona Nikolas, komunzki eta eskuarki, euskaraz mintzatzen zitzaigun, baina baita frantsesez ere, batik bat don Frantzisko, herriko apeza, Mattin eta bion prezeptore izendatu zuenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

-Zure bi seme horiek nik baino gehiago dakite, eta prezeptore berria ekarri beharko zeniekete, baina prezeptore on bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Eta zeren [...] bainuen orduko bertze mundu bat, edo bertze mundu batzuk, prezeptore jaun Marcelen eta osaba Joanikoten eskutik zetozkidanak eta gero eta neureagoak sentitzen nituenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 75. orr.

Gure prezeptoreak lauta jotzen ere baitzekien eta ongi jotzen gainerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik prezeptoral.

Don Frantziskorekin akabatzeko, kontatuko dizut nola eta noiz utzi zuen bere prezeptore kargua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Nahiz eta apeza, bere prezeptore lanak utzi zituenetik, gero eta gutiago etortzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus