Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gilenek ikasteko grina zuen; nik baino aise ere gehiago prezatzen zituen Etxeberriren saioak. zenbaitek nahi luketen baino gehiago prezatzen nautelako gure Aita Saindu Pio V.ak, Aita gorriz-jantziek eta erromatar guztiek. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.
Ene gorteko nesketan gehienik preziatzen eta estimatzen dudana da. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 37. orr.
Janari hori biziki prezatua da Nafarroan gaindi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 166. orr.
Toki menditsu hau denbora txarrak estalten duenean, erromesek supazterreko sua prezatzen dukete. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.
· Haundizki prezatua zen bere lanean ala su hiltzale bezala. Herria 2003-05-01
Xaxpienea deitu ostatua, ontsa ezagutua eta prezatua, eskuz aldatzen da. Herria 2001-04-26
Goresmen eta esker onak har ditzatela herritarren partez ere kaseta huntarik ororen zerbitzari prezatu horien guziek. Herria 2004-08-12
Ezjakinak izanik ere, gizonak baitira, alabaina, eta behar orduan, giza laguntza, beste zernahi baino prezatuagoa, eman baitezakete. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 505. orr.
Eta nola prezatzen eta loriatzen zen hartaz...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.
Ezin prezatuzko oparia eskaintzen baitie. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 167. orr.
Ezin izartuzkoak dira "Gure Aita"ren mezuak, eta lehenik Jesus Jainko Semeak erakutsia dauku "Gure Aita, zeruetan zirena" berri ezin prezatuzkoa: Jainkoa, gure Aita! Herria 2002-11-21
· Ezin aski prezatuzko ohorea eta ongia ekar lezakeela gure Artzapezpikuaren absoluzio osoak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.