Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presondegi (1144 agerraldi, 95 liburu eta 427 artikulutan; orobat presontegi g.er., prisondegi g.er.; cf espetxe 4211 agerraldi, 86 liburu eta 1455 artikulutan) 1 iz presoak edukitzeko prestatua dagoen eraikina edo lekua. ik kartzela; espetxe.

Hau dugu bakartasuna, hau presondegia, hau sistema guziz ohoratua eta berniz demokratiko batek zilegiztatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Presondegiak mukuru beteak zeuden.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Altxortegia, presondegia eta kuria edo senatu-etxea foroari itsatsita egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Bada han ere (Gasteizen) presorik eta atxiloturik ugari; karmelotarren fraide etxea ere presondegi bihurtua baitute.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 76. orr.

Presondegiko puskak eman zizkidaten, paketaia: estalkia, mihisea, platera, baxera batzuk, hortzak eta muturra garbitzeko puska batzuk, bizarra mozteko plastikozko tresnak, botatzen diren horietarik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Francis herio-lerroan dago Kaliforniako presondegi baten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 56. orr.

-Presondegi bateko elkarrizketa-gune bat dirudi.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

Egia erran, presondegian sartu baino lehen deus ez nakien presondegiaz, deus edo arras gutti, eta bakartasunaz oraino guttiago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 56. orr.

Ni La Santé-ko presondegira eraman ninduten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 24. orr.

Otaegi, berriz, 1974an atxilotu eta hurrengo urtean fusilatu zuten, Burgosko presondegian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 126. orr.

Katez loturik, Babiloniara eraman zuen Nabukodonosorrek eta presondegian eduki hil arte.  Elizen arteko biblia   Jr 52,11

Burua tente asko zutela, Espainiako Erregearen presondegietara eramango zituzten itsasontzien zain zeuden.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

ELB-ko kideak Montpellier aldeko presondegi aintzinean bildu dira, José Bové-ren sustenguz.  Herria   2002-07-18

Hori salatzeko, jendea deitua da Baionako presondegi aintzinean biltzerat.  Herria   2002-11-21

Presondegien Erakundeko Zuzendari Nagusia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Presondegietako Zaindaritzako epaileari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kartierretik atera eta presondegi normalean sartzen nintzen, beti ene eskoltarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 72. orr.

Izua zen neurririk onena halako presondegi erraldoia agintepean edukitzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

Espainiako eta Frantziako presondegi ankerretan beren urterik onenak galdu dituzten preso abertzaleen gorazarrez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 5. orr.

Arezzoko Alberto presondegi oso gogor batean zeukaten, bidegabe egotzi zizkioten zorrak zirela eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Hain jukutria ala zalaparta guti daraman gizonak, hain luzaz eta halako presondegi hertsian egon behar izan duela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Ustez erabat gorroto eta gainditurik neukan hiri militarraire hura, Matxoko bere presondegi lizunduak, eta bere bandera harroak eta tronpetaldi higuingarriak, nire barne-muinetan zeutzala erreparatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 33. orr.

Zerbait aipatzen ari ziren andreaz, emakumeen presondegian sartuta zegoela Sacramenton.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 71. orr.

Texaseko segurtasun goreneko presondegi batean.  Berria - Kultura   2004-04-17

Katxo ospitalean egon zen, hanka bat moztu zioten eta frantses presondegi batera bidali zuten gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 223. orr.

3 (zigor gisa)

Ihes egiten laguntzen zituztenen zigorra presondegia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 97. orr.

Presondegiaren ordezko zigorren hedatzea.  Herria   2001-06-28

Presondegi garratz hori apur bat arindu zitzaion hilabete bat eta erdiren buruan, baina 1563ko martxoan ez zuen oraino legoa bat baino gehiago hiritik urruntzeko baimenik  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Dekanoak begi onez ikusten du presondegi hegal batean zortzi zelda berritzen ari dituztela. Gaxuxa Arrambide 25 urteko mugertar gazteari 6 urteko presondegi zigorra eman dio Pariseko auzitegiak.  Herria   2005-07-14

Joel Sistiague uztariztar gazteari 5 urteren presondegi zigorra eman zaio.  Herria   2005-11-03

Saldukeria presondegi zigorrez eta, maiz, heriotzez ordaintzen da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Euskal Herrian Euskaraz taldeko bost lagun presondegi mehatxu pean ezarri ditu Gernikako juje batek.  Herria   2005-07-28

Idatzi honetan presondegi denborako hastapenak kontatzen dizkigu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 3. orr.

Auzune pobreenetan etxeek beti dute presondegi tankera.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.

Ziur naiz une hartan Mallonari gogora etorri, Cabo Quilates eta Altuna-Mendi presondegi-ontzietako jazoerak etorri zitzaizkiona.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 41. orr.

Argi zuen Larrinagako kartzela eta Cabo Quilates presondegi-itsasontziko triskantza famatuen erantzuleak, hurrenez hurren, UGTkoak eta Cartagenako miliziarrak izan zirela.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 120. orr.

Presondegi proiektu berriak badira, bainan beti gibelatuak.  Herria   2004-09-23

5 irud/hed

Egoera hartan eroritako edonor preso gelditzen zen, burdin hesirik gabeko presondegian itxita.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,16

Munduko ohantze goxoenaren itxura eman badiozu ere, presondegi bat dateke.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Denbora presondegia duzu, mendi hauek presondegia dituzun era berean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 53. orr.

Ordudanik larruari atxikirik eraman zuen babesleku hura, presondegi intimo hura.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionako presondegi (4); presondegi aitzinetik (3); presondegi barnean (6); presondegi barneko (3); presondegi berri (10); presondegi berri bat (3); presondegi zigorra (18); presondegi zigorra eman (3); urte presondegi (5); urteko presondegi (12); urteko presondegi zigorra (8)

bi urteren presondegia (3); hilabeteren presondegia (10); hilabeteren presondegia bildu (3); presondegia bildu (5); presondegia bildu du (4); presondegia itxi (3); urteren presondegia (12)

abu ghraib presondegian (3); abu ghraibeko presondegian (3); apezpikuen presondegian (9); baionako presondegian (4); burgosko presondegian (3); clairvauxko presondegian (3); herriko presondegian (3); hiriko presondegian (3); martuteneko presondegian (3); paueko presondegian (4); presondegian dago (8); presondegian hil (3); presondegian izan (4); presondegian sartu (16); presondegian sartu zuten (4)

presondegiaren itzulia (3); presondegiaren patiorantz (3)

irakeko presondegietako (3); israelgo presondegietako (3); presondegietako egoera (4); presondegietako nazioarteko behatokiko (4)

espainiako presondegietan (5); frantses presondegietan (3); frantziako presondegietan (10)

arabako presondegiko (3); baionako presondegiko (3); presondegiko patioan (3); presondegiko zuzendariaren (3)

presondegira eraman (8); presondegira eraman zuten (5); presondegira kondenatu zuten (3)

presondegirako bidean (3)

urte presondegitara (3)

presondegitik atera (7); presondegitik ateratzea (3); presondegitik ateratzeko (4); presondegitik ateratzen (4); presondegitik ihes egiteko (3); presondegitik jalgi (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus