Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presidente (orobat president g.er.) 1 iz estatu bateko burua; hainbat gobernu motatako burua. ik lehendakari 2.

1918an, Georges Wilson Ameriketako presidenteak berriz aipatu zituen aspaldiko Nazionalitateen printzipioa eta Populuen Autodeterminazio Eskubide agertu berria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 72. orr.

Txileko presidente izan zen Augusto Pinochet-i deitzeko, "diktadore ohia" entzutera ohitu gaituzte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 140. orr.

1953an Amerikako Estatu Batuetako presidente izatera iritsi zen eta 1956an berriro hautatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 312. orr.

Kataluniako Generalitateko presidente ohi Jordi Pujolen ustez.  Berria - Harian   2005-05-27

[Eskutitza] ingelesez idatzia, Roosevelt presidentearen semeari zuzendua da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 42. orr.

Abenduaren 11n Batista presidenteak Alemania eta Italiari gerra aldarrikatzen dien agiria sinatu du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.

Pompidouk, Errepublikako presidente guztiek bezala, elefante baten oroimena zuen, eta errinozero baten amorrua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Foruaren Hobekuntza onartuta Urralburu bihurtu zen Diputazioko presidente.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

Bihotza uzkurturik, gero ere Parisen horiekin bilduko zen, eta baita Errepublikako presidente Negrinekin ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Venezuelako presidente guztiak izan omen dira lapurrak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 18. orr.

Kargua utzi du Hungariako Presidenteak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 146. orr.

Lincoln memoriala, presidente haren omenez eraikitako eskultura erraldoia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Eisenhower, Ameriketako Estatu Batuetako presidente izandakoaren hitzak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Karimov presidente jarri zuten.  Berria - Harian   2005-05-19

Xaguen erresuman, katua presidente.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 73. orr.

2 erakunde bateko burua. ik lehendakari 3.

Batzar orokorrak Carlos Etxepare Gipuzkoa Donostia Kutxako presidente aukeratuko du datorren ostegunean.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Zenbait ongintza-elkartetako presidente eta beste batzuetako partaide zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 153. orr.

Ez gara laranjen edota gurpilen merkatuaz ari», nabarmendu du Iberdrolako presidente Iñigo Oriolek.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Gamesako presidente Alfonso Basagoitiren hitzek eragin zuten zurrumurru handiena entzuleen artean.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Andrei Srubov bertako txekako presidentea da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.

Historian eta matematiketan aditua da Filipe Etchegoyhen, Euskal museoaren adiskideak elkartearen presidente berria.  Herria   2003-06-05

Lan karga gehitzea da Babcockeko enpresa batzordeko presidente berriaren helburua.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Oihana ikastolak presidente berria.  Herria   2004-12-02

Presidente izateko zilegitasunik ez zuela.  Berria - Kirola   2004-09-07

[Athleticeko] -Norvegiako lehen ministro eta Batzorde horretako presidente zen Gro Harlem Brundtlan andrearen ohorez jarri zioten izen hori.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

1991-09-28: Antonio Aragon izendatzen du Ebroko Ur Konfederazioko presidente.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 191. orr.

Espainiako uren arloko estatu idazkari Pascual Fernandezek eta Uraren Plataformako presidente Juan Antonio Cabrerok hartu zuten hitza.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 9. orr.

Europako Batzordeko presidente izendatu zuten, lehen ministro izateari utzi eta urte batera.  Berria - Harian   2006-04-12

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Serbiako errepublikako jarduneko presidente Dragan Marsicaninek lehen ministrogai izendatu zuen Kostunica.  Berria - Mundua   2004-02-21

Nolanahi ere, Jugoslavia ohirako Auzitegiko jarduneko presidente Fausto Pocar epaileak barne ikerketa bat manatu du.  Berria - Mundua   2006-03-07

Gillaume de Lamoignon (1617-1677), Parisko Parlamentuko lehen presidentea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Aurreko presidenteek ez zuten barrio bakar bat inoiz zapaldu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 59. orr.

Aurkibidea elebiduna da, presidente orokorraren hitzaldia ere bai.  Herria   2004-01-29

Ibon Begoñak ere nortasuna ematen dio presidente ahalguztiduna eduki arren abizenik ez duen klubari.  Berria - Kirola   2006-02-04

Presidente errepublikanoak herrialdearen eta askatasunaren alde borrokatzeko prest agertu zirenak goraipatu zituen.  Berria - Harian   2005-01-21

Bitxia izan zen prestigioaren labela duten Espainiako zenbait kazetak Carmona presidente kolpistari eman zioten ongietorria: [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Mexikoko lehen presidente indigena.  Berria - Gaiak   2004-05-12

-Amerikako lehenengo presidente musulmana izango naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 136. orr.

Presidente modernozalearen urratsen segitzea gustatzen zitzaion, zela pantailetan, zela egunkarietan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

· Bularretakoaren bila makurtu nintzenean, sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Direktorioko borrokalariek, beren jatorriari eta beren hildakoei omen egin guran legez, Unibertsitatea eta Presidente Jauregia hartu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.

Enpresarien buru Pedro Carmonaren autoizendatzea presidente kargurako. Itsasontzian zirelarik, hilaren hamabian, hura presidente kargutik kendu zutela jakin zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 40. orr.

Presidente aulkian inor arrandian ibiltzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 109. orr.

Jakitera eman duenez, Chirac sustengatuko du helduden urteko presidente bozetan.  Herria   2001-05-31

Hala, bada, Nuriak, presidente eginkizunetan, hitz batzuk egin zituen, elkartearen asmoak biltzen zituztenak, enekozaletasuna bihotz eta ardatz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 207. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ministro, alkate eta errepublika presidente zenbaitek hartu gaitu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 224. orr.

Kontseilu Presidente Sidki Paxari bezalako batek porrota eragiten ahal dizu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

6 presidente ohi

Mario Soares presidente ohi sozialista, eta Marcelo Rebelo de Sousa sozialdemokraten buru ohia izango dira bertan.  Berria - Kultura   2004-03-26

Bush dinastiako George W. Bush presidenteak, George Bush CIAko zuzendari ohi eta AEBetako presidente ohiaren semeak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

Gogora dezagun, bat aipatzearren, José María Aznar Espainiako presidente ohiak Al Qaedaren Madrileko atentatuen ondoren esan zuena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 100. orr.

Harold Good, Irlandako Eliza Metodistako presidente ohia, eta Alec Reid, apaiz erredentorista.  Berria - Harian   2005-09-27

Kenneth Lay Enron enpresako presidente ohiak bere errugabetasuna laster frogatuko duela adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Ebroko Ur Konfederazioko presidente ohi Jose Vicente Lacasa eta Tomas Angel Sancho.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aebetako presidente (135); aebetako presidente ohia (9); afganistango presidente (12); aginte nazionaleko presidente (68); alderdi popularreko presidente (11); alderdiko presidente (40); aristide presidente ohiaren (9); asanbleako presidente (11); athleticeko presidente (20); athleticeko presidente izateko (11); aukeratu zuten presidente (9); auzitegi goreneko presidente (11); auzitegi nagusiko presidente (16); aznar espainiako presidente (8); aznar presidente (10)

batasuneko presidente (9); batasuneko txandakako presidente (14); batzarreko presidente (11); batzordeko presidente (134); behin behineko presidente (27); behineko presidente (27); bertako presidente (8); bertrand aristide presidente (11); bill clinton presidente (8); boli kostako presidente (8); boliviako presidente (14); brasilgo presidente (9); buru batzarreko presidente (9)

catalunyako presidente (14); ciuko presidente (9); clinton presidente (10)

eaeko ppko presidente (13); eajko ebbko presidente (12); eajko presidente (14); eako presidente (38); ebbko presidente (36); ebko txandakako presidente (13); eeko presidente (8); egiptoko presidente (16); egungo presidente (33); elkarteko presidente (42); erakundeko presidente (21); ercko presidente (12); errepublikako presidente (18); errusiako presidente (53); espainiako gobernuko presidente (84); espainiako presidente (110); espainiako presidente ohi (17); espainiako senatuko presidente (16); estatu batuetako presidente (85); europako batzordeko presidente (60); europako legebiltzarreko presidente (24); eusko legebiltzarreko presidente (16)

federazioko presidente (29); filipinetako presidente (9); frantziako presidente (63)

ganberako presidente (8); gbbko presidente (10); generalitateko presidente (47); georgiako presidente (23); gobernuko presidente (166)

haitiko presidente (30); hegoafrikako presidente (10); hussein irakeko presidente (25); hussein presidente (21); hussein presidente ohia (9)

irakeko presidente (63); irakeko presidente ohi (18); irakeko presidente ohiaren (21); irango presidente (39); israelgo presidente (9); italiako presidente (14); izango da presidente (9)

jarduneko presidente (20)

jugoslaviako presidente (36); jugoslaviako presidente ohi (12); jugoslaviako presidente ohia (9)

kataluniako generalitateko presidente (17); kataluniako presidente (16); konfederazioko presidente (13); kongresuko presidente (15); kontseiluko presidente (29); kosovoko presidente (8); kubako presidente (9); kutxako presidente (8)

langileen batzordeko presidente (37); legebiltzarreko presidente (90); lehen presidente (10); liberiako presidente (12); libiako presidente (8)

mankomunitateko presidente (13); mexikoko presidente (12); mexikoko presidente vicente (8)

nafarroako gobernuko presidente (52); nafarroako parlamentuko presidente (10); nafarroako presidente (40)

orduko presidente (16); osasunako presidente (10)

pakistango presidente (13); paneko presidente (51); parlamentuko presidente (21); poloniako presidente (8); popularreko presidente (11); ppko presidente (49); presidente aukeratu (25); presidente aukeratu zuten (14); presidente aukeratua (9)

presidente berri (16); presidente berria (90); presidente berria aukeratzeko (8); presidente berriak (64); presidente berriaren (17); presidente berriari (10); presidente bihurtu (8)

presidente enrique martinez (8)

presidente george bush (31); presidente george bushek (91); presidente george bushen (25); presidente george bushi (14); presidente gerry adamsek (25); presidente gisa (21)

presidente hamid karzaik (8); presidente hautatu (26); presidente hautatu zuten (8); presidente hosni mubarakek (8); presidente hugo chavezek (8); presidente hugo chavezen (8)

presidente independentistak (8); presidente izan (55); presidente izan zen (21); presidente izandako (28); presidente izandakoa (13); presidente izandakoak (8); presidente izandakoaren (12); presidente izango (17); presidente izateari (11); presidente izateko (52); presidente izaten (11); presidente izendatu (42); presidente izendatu zuten (21)

presidente jacques (54); presidente jacques chirac (10); presidente jacques chiracek (39); presidente jasser arafat (10); presidente jasser arafatek (24); presidente jasser arafaten (9); presidente josep borrellek (12)

presidente kargua (70); presidente kargua hartu (27); presidente karguan (16); presidente kargurako (13)

; presidente mahmud abbas (12); presidente mahmud abbasek (33); presidente mahmud abbasi (10); presidente mahmud ahmadinejadek (14); presidente mariano raxoik (17); presidente miguel sanz (14); presidente miguel sanzek (40); presidente miguel sanzekin (10); presidente miguel sanzen (8)

presidente ohi (146); presidente ohia (140); presidente ohiak (117); presidente ohiaren (115); presidente ohiari (28)

presidente pasqual maragallek (29); presidente pervez musharrafek (8)

presidente romano prodik (11)

presidente vladimir putin (11); presidente vladimir putinek (31)

presidente zela (10); presidente zen (11)

pse eeko presidente (8); realeko presidente (9); saddam hussein presidente (20); salako presidente (8); senatuko presidente (23); sepiko presidente (8); serbiako presidente (14); sinn feineko presidente (20); taldeko presidente (39); txandakako presidente (38); txetxeniako presidente (32); txileko presidente (15); txinako presidente (8)

ukrainako presidente (10); ur konfederazioko presidente (8); venezuelako presidente (32); xuntako presidente (12)

aebetako presidentea (23); aginte nazionaleko presidentea (11); alderdiko presidentea (14); aristide presidentea (10); batzordeko presidentea (34); behin behineko presidentea (9); bush presidentea (22); chavez presidentea (16); chirac frantziako presidentea (10)

eako presidentea (15); ebbko presidentea (18); egungo presidentea (24); elkarteko presidentea (18); erakundeko presidentea (8); errepublikako presidentea (11); espainiako gobernuko presidentea (29); espainiako presidentea (15); estatu batuetako presidentea (11); europako batzordeko presidentea (10); eusko legebiltzarreko presidentea (8); federazioko presidentea (14); frantziako presidentea (14); generalitateko presidentea (11); george bush presidentea (10); gobernuko presidentea (47); hugo chavez presidentea (14); hurrengo presidentea (11)

imaz ebbko presidentea (8); jarduneko presidentea (8); kontseiluko presidentea (23); langileen batzordeko presidentea (8); legebiltzarreko presidentea (21); nafarroako gobernuko presidentea (8); nafarroako presidentea (12)

paneko presidentea (9); ppko presidentea (17)

presidentea aukeratzeko (20); presidentea bera (17); presidentea hautatzeko (11); presidentea hil (17); presidentea izan (37); presidentea izan zen (21); presidentea izango (27); presidentea izango da (13); presidentea kargutik kentzeko (10); presidentea zen (15)

sanz presidentea (9); taldeko presidentea (9)

aebetako presidenteak (79); aginte nazionaleko presidenteak (11); ahmadinejad presidenteak (8); alaveseko presidenteak (9); aristide presidenteak (9); astiazaran presidenteak (12); banku zentraleko presidenteak (13); batzordeko presidenteak (76); bush aebetako presidenteak (46); bush presidenteak (68); cdnko presidenteak (10); chavez presidenteak (13); chirac frantziako presidenteak (43); chirac presidenteak (24)

eaeko ppko presidenteak (19); eajko ebbko presidenteak (18); eajko presidenteak (18); eajren ebbko presidenteak (9); eako presidenteak (73); ebbko presidenteak (66); ebzko presidenteak (16); egungo presidenteak (24); elkargoko presidenteak (9); elkarteko presidenteak (61); erakundeko presidenteak (11)

errepublikako presidenteak (16); erreserba federaleko presidenteak (9); errusiako presidenteak (25); espainiako gobernuko presidenteak (64); espainiako presidenteak (44); estatu batuetako presidenteak (36); europako batzordeko presidenteak (8); eusko legebiltzarreko presidenteak (15); federazioko presidenteak (28); fernando lamikiz presidenteak (12); frantziako presidenteak (60); fuentes presidenteak (8); fundazioko presidenteak (8); gaineratu zuen presidenteak (8); ganberako presidenteak (13); generalitateko presidenteak (27); george bush presidenteak (36); gobernuko presidenteak (91); hugo chavez presidenteak (9)

imaz eajko presidenteak (10); imaz ebbko presidenteak (19); irango presidenteak (16); jacques chirac presidenteak (22); jarduneko presidenteak (18); karzai presidenteak (12); kongresuko presidenteak (8); kontseilu nagusiko presidenteak (10); kontseiluko presidenteak (26); kutxako presidenteak (11); lagos presidenteak (8); lamikiz presidenteak (13); lan taldeko presidenteak (9); langileen batzordeko presidenteak (25); legebiltzarreko presidenteak (36); lpeeko presidenteak (9); luis astiazaran presidenteak (11); maragall generalitateko presidenteak (11); miguel fuentes presidenteak (8); miguel sanz presidenteak (14); musharraf pakistango presidenteak (10); nafarroako gobernuko presidenteak (12); nafarroako presidenteak (49)

osasunako presidenteak (12); pakistango presidenteak (13); paneko presidenteak (26); parlamentuko presidenteak (11); patxi izko presidenteak (13); piterman presidenteak (9); ppko presidenteak (54)

presidenteak adierazi (30); presidenteak adierazi zuen (13); presidenteak azaldu (23); presidenteak azaldu duenez (8); presidenteak azaldu zuenez (9); presidenteak berak (28); presidenteak berretsi (9); presidenteak egindako (15); presidenteak eman (9); presidenteak erredakzioa (18); presidenteak esan (48); presidenteak esan zuen (20); presidenteak esan zuenez (10); presidenteak iragarri (13); presidenteak jakinarazi (15); presidenteak jakinarazi zuenez (8); presidenteak nabarmendu (9); presidenteak ohartarazi (12); presidenteak onartu (8)

pse eeko presidenteak (11); putin errusiako presidenteak (16); raxoi ppko presidenteak (13); realeko presidenteak (14); rodriguez zapatero presidenteak (8); sanz nafarroako presidenteak (24); sanz presidenteak (16); senatuko presidenteak (17); sepiko presidenteak (11); taldeko presidenteak (27); trichet ebzko presidenteak (10); txandakako presidenteak (15)

upnko presidenteak (16); venezuelako presidenteak (12); zapatero espainiako presidenteak (18); zapatero presidenteak (14)

gobernuko presidentearekin (9); presidentearekin batera (13); presidentearekin bildu (33); presidentearekin bildu zen (11)

aebetako presidentearen (32); batzordeko presidentearen (16); bertrand aristide presidentearen (14); bush aebetako presidentearen (19); bush presidentearen (26); chavez presidentearen (20); chirac frantziako presidentearen (8); chirac presidentearen (10); eako presidentearen (12); ebbko presidentearen (12)

egungo presidentearen (11); errusiako presidentearen (11); espainiako gobernuko presidentearen (20); espainiako presidentearen (14); frantziako presidentearen (9); generalitateko presidentearen (9); george bush presidentearen (16); gobernuko presidentearen (26); hugo chavez presidentearen (15)

jacques chirac presidentearen (9); karzai presidentearen (9); nafarroako presidentearen (13)

paneko presidentearen (16)

presidentearen aburuz (8); presidentearen aholkulari (14); presidentearen aldeko (16); presidentearen arabera (53); presidentearen aurka (14); presidentearen aurkako (31); presidentearen dimisioa (13); presidentearen esanetan (23); presidentearen esku (8); presidentearen gobernuak (12); presidentearen hitzak (19); presidentearen hitzetan (22); presidentearen iritziz (9); presidentearen irudiko (8); presidentearen jarrera (11); presidentearen kontra (11); presidentearen kontrako (19); presidentearen ustez (31)

sanz nafarroako presidentearen (8)

venezuelako presidentearen (9)

aebetako presidenteari (12); bush aebetako presidenteari (8); bush presidenteari (15); espainiako gobernuko presidenteari (23); espainiako presidenteari (25); frantziako presidenteari (9); george bush presidenteari (10); gobernuko presidenteari (28); legebiltzarreko presidenteari (9); nafarroako presidenteari (9); paneko presidenteari (13); sanz nafarroako presidenteari (8); zapatero espainiako presidenteari (14); zapatero presidenteari (11)

erkidegoetako presidenteekin (11)

autonomia erkidegoetako presidenteen (16); erkidegoetako presidenteen (34); presidenteen konferentzia (10); presidenteen konferentziaren (9)

bush president (8); errepublikako president (11); president berria (17); president berriak (12); president berriaren (13); president bozak (17); president bozeri buruz (10); president bozetan (18); president kargua (9); president karguan (12); president ohia (41); president ohiak (12)

amerikano presidenta (9); bush presidenta (10); chirac presidenta (23)

amerikano presidentak (24); bush amerikano presidentak (18); bush presidentak (42); chirac frantses presidentak (13); chirac presidentak (50); chirac presidentak berak (8); frantses presidentak (18); presidentak berak (16)

bush presidentaren (11); chirac presidentaren (10); presidentaren hautatzeko (13)

bush presidentari (10); chirac presidentari (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus