Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azaroaren 3an preseski, Moriones eta Primo de Riveraren agindupean, tropa liberalen elkarketa munstroa antolatu zen Sesman. Txillardegi «Putzu», 1999 - 189. orr.
Baina zer da euskaldunak, abertzalegoak preseski, bere populazio apatikoari barkatzen ez diona? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 91. orr.
Kezka horiexek eraman ninduten, preseski, idaztera. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.
Libratzaile horietarik bat zen preseski Perkain famatua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 117. orr.
Gizon haundi horrek zuen preseski sinatua lehen aldikotz palestinar auzoekilako bakea. Herria 2005-11-10
-Hori dizut preseski oraino erraiteko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.
Hau izan da preseski argitaratutako lan honen garrantzia. Berria - Gaiak 2006-03-29
Hamabi urteko umea, preseski. Txillardegi «Putzu», 1999 - 38. orr.
Hitaz oroit! hitaz oroit! hire bila jina nuk preseski! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 171. orr.
Ez zen, preseski, deiaren esperoan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 29. orr.
Aurki egiaztatuko duzuen bezala, ni ez nintzen preseski haur arrunta erraten zaiona. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 9. orr.
Bai, baina nik, hori nahi bainuen preseski! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 68. orr.