Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presente (orobat present g.er.) 1 izond aurrean dena edo dagoena.

Zuk, ikusten duzuna baino sinetsi nahi ez duzun horrek, entzun une batez: bertan dauden objektu presenteak gorputzaren begiez ikusten dituzu; zure pentsamenduak eta onginahi sentipenak arimaren begiez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.

Koadroan ikusten dena bezain presentea da mehatxua, atzetik segika datorkien arriskua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Kazetaritzan, aldiz, presenteago dago beti hartzailea, dela irakurle zein entzule edo ikus-entzulea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Inoiz baino presenteago ditut egun hauetan kartoizko kaxak, arrain laranjak, aitaren zapata bustiak, gure urte urperatu haiek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

Eskolakideak, irakasleak, amona... hirugarren mailan daude, baina, presenteago edo urrutiago, guztiek osatzen dute mutikoaren unibertsoa.  Berria - Kultura   2004-11-27

Barne presentzia egiazkoaz, ez itxurazkoaz, pentsatuko luke (ez baita deus bera baino presenteagorik bere baitan).  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 318. orr.

Irakurlea presenteegi edukitzeak mugatu egiten du idazlea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.

2 (izen gisa)

Estatu demokratiko batean [...] ausenteek sinetsi egin behar diete presenteei.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 200. orr.

3 (predikatibo edo adizlagun gisa) aurrean.

Frantziskotarrak presente egon gara Arantzazun 500 urtez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Itsasoa ere zure obran ia beti presente dagoen elementua da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 155. orr.

Frantzisko bera ezin zitekeen gorputzez presente egon; baina espirituz presente egoten zen bere orientabide arretatsuen, etengabeko otoitzaren eta bedeinkapen eraginkorraren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Sekula aitatzen ez dena baina beti presente dagoena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 28. orr.

Ni neuretzat ez naiz beste bat, errepresentazioaren objektu bat, baizik eta neure kontzientziari berehala presente nagokion zerbait.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Matematikak eskakizun hau tankeraren eraiketaren bitartez betetzen du, zeina sentsuei presente zaien agerpena den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.

Zin egin du euskal kultura eta euskara presente izanen direla lasterketaren inguruan egin ohi diren ekitaldietan zein etapa abiatzean.  Berria - Harian   2006-03-08

Presente dut ahotsaren tonua, presente baita gauaren epela ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Nire nortasun berria beti oso presente izatea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Haren irudia ere aurrean izango dutela beraiekin presente.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4170. orr.

Gutxi dituk bertatik bertara ikusi eta gertakizunak hain presente dituztenak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 121. orr.

Oso presente daukat haurtzaroan zer nolako sentimendu bortitzak egoten diren, eta zer nolako ezintasuna sentitzen den.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.

Boukje Greuter ikasleak ere oso presente dauka Rembrandt bere ikasketetan.  Berria - Kultura   2006-02-05

Frantzisko dohatsua presente ikusiko balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 453. orr.

Urrutiko gauzak bertan zeudenak bezala atzematen zituen eta berbera ere era miragarrian presente egiten zitzaien urruti zeudenei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

4 oraingoa, orainari dagokiona.

Dastamenaren ahogozatze presentea baino ez dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.

Denbora presentean bizi gara, baina dirudien baino gehiagotan izaten dugu, une batez bada ere, iraganean erori garelako irudipena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Iragana, memoria, denbora presentearen parte bihurturik, bertan txertaturik agertzen da narrazioaren diskurtsoan.  Berria - Kultura   2004-02-28

Denbora Presentearen Geldi-egotea da Eternitatea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 19. orr.

• 5 iz orainaldia.

Ez du lehenik ez gerorik, bakarrik du une honetako bere buruaren jabetza, gauza guztiak bere baitan, presente bakar eta berdin batean, iraunkor beti.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Presente eternal batean hormaturik dago, higidura termikoen dardara moderatuek axalean baino eragiten ez diotela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Berari, une honetaraino, xuxenago dagokio presente gramatikala, deskribapenaren denbora baita, ezen ez iraganetako bat, kontatzen duenaren denborak baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Pasatzen ez den denbora bat nahi nuke, 'pertsuasioaren' ordua, bai baitakit ez daukadala nire zain bizitzen ari naizen presentea baino ederragoa den ezer.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 44. orr.

6 oparia.

Bixtan da xede horrek enegu ainitz ekartzen diola bere judu herritarren aldetik eta palestinarrak ere ez batere fida beren aldetik etsai horren presenteri.  Herria   2004-10-28

7 presenteko izlag orainaldikoa.

Gu indeterminazioaren alde gaudela; jeneralean gauzen kontra egon ohi gara, edo sasi-gauzen alde [...] edo bestela ezezkako gauzen alde, nola baita, jaun-andereak, presenteko kasua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Izpirituak ez du bere Gorputzaren presenteko existentzia espresatzen eta ez ditu ere Gorputzaren presenteko afekzioak presenteko bezala pentsatzen, Gorputzak diraueno baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 565. orr.

Erran nahi da, biak ikusiko dituela hor balira bezala non ez den zerbait kausa gertatzen haien presenteko existentzia baztertzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 209. orr.

Joana joan, etorkizuna etorkizun, presentekoa da gurea, eta ez bertzerik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus