Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

presentazio (orobat presentazione) iz aurkezpena.

Herri Urratsen eleketa ginaudela Martina gutara etorri zen eta politeziaz presentazioak erraztu nituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Presentazioneak egin ondoan, Trèves-eko aita Fischer-en esku bero eta azkarren artean ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

Uste dut ezen hauxe izan daitekeela don Frantziskoren ondotik izan genuen prezeptorearen presentazionea egiteko mementua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.

Xilerat joanen diren gazteen aurkezpen presentazioarekin, Delbos andere pilotari pilotazalea saristatua Kirolen ministerioko ordezkarien eskutik...  Herria   2005-09-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus