Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

premonizio (orobat premonizino g. er.) 1 iz etorkizun den zerbait iragartzen duen bihozkada.

Urte mordoxka lehenago, 1933an, premonizio, profezia, aurreikuspen logiko edo dena delako zerbait egin zuen Eli Gallastegi Gudari-k: "Espainiak autonomia zabal bat emango die egunen batean Kataluniari, Galiziari...”.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.

Premonizio moduko batek eraginda, albo batera bota zuen gorputza, eta une berean norbaitek arroka baten gainetik saltatu eta, bera egondako lekuan bertan josi zuen ezpata lurrean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 195. orr.

Azkenean, baietza lortu eben eta Rufinoren premonizinoa bete egin ei zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.

Tarte horiek Lorraine pertsonaia narkoleptikoak dituen ametsen bidez lotzen dituzte, eta, onirikoak izanik ere, kanpoko errealitatean gertatzen ari denaren erretratua egiten dute, kasik premonizio gisa.  Berria - Kultura   2006-01-20

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik premonitorio.

Kontakizun labur honi premonizio balioa eman izan zaio, Roth bere eskuz idazteko gauza ez zela eta heriotza hurbil zuela somatuz idatzia baitirudi.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus