Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prekaritate (ETCn 2.088 agerraldi; orobat prekarietate ETCn 3.045 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian prekaritate agertzen da) iz prekarioa denaren nolakotasuna. ik prekarietate.

Baina, tamalez, gazteentzat malgutasunak prekaritatea esan nahi du askotan baino maizago, bereziki kualifikazio apaleko lanetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 122. orr.

Nik banekien sentimenduen prekaritatea, larrua jo ondoko arrotz izatea, inork ez zuela inoren beharrik eta agian detektibe rüral ofizioa bazterturik, hobe nukeela "bikote aholkularitzan" plantatzea.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.

Askatasunaren iritziz, iheslariak "prekaritatean bizitzera behartzen" ditu Frantziak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Abertzaleen artekoa arlo politikoan, subiranotasunerako bidean, eta gehiengo sindikala osatzen dutenena, prekaritateari mobilizazio handi baten bidez erantzuteko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Prekaritatea larritzen ari da osasuna, etxebizitza eta lanean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Horrek "ezberdintasunak aregotuko" dituela uste du plataformak: "Prekaritatea inposatzen du, langileak lanetik bidaltzeko aukeren erreztasuna...".  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Maiatzaren Lehen honetan, faktore politiko eta sozialak uztartu behar ditugu, horretara goaz, garrantzia ematen hainbat errealitate gordini (prekaritatea, desoreka soziala, neoliberalismoak sortzen dituen politika ekonomikoak...).  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Beraz, errotik bultzatzen da emaztearen menpekotasuna eta prekaritatea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Prekaritatea, etxebizitzen prezioak, lan istripuak, zapalkuntza eta abar aipatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Prekaritatearen gorakada ere salatu zuen Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Prekaritate ekonomiko batean banaiz ere, ez dut prekaritate sozialik bizi.  Berria - Harian   2006-03-28

Eztabaida, "aurre iritzirik gabe" iragan beharko dela zehaztu zuen lehen ministroak, "prekaritatea, gazteen enplegua eta formakuntza" aipatzeko.  Berria - Harian   2006-04-11

Garaipen ondoko Maiatzaren Lehenaren itxura eman nahi izan diote antolatzaileek, "prekaritatearen kontrako egunean".  Berria - Harian   2006-05-02

Cimade elkartearen ustez, horrek etengabeko prekaritatea sortuko du etorkinentzat.  Berria - Harian   2006-02-10

"Prekaritatea Europako Batasunekoa baino 20 puntu handiago eta produktibitatea 15 puntu handiago direnean, oraindik ere soldaten kopurua jaisteko eskatzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Prekaritatea, langabezia eta RMA "presio modu gisa erabiltzen" direla salatu zuen Philippe Mediavilla CGTko ordezkariak.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

2004 urte osoa hartuz, 2200 euro itzuli dizkigu jendekal gure osagarri gastuentzat Baionako kutxa sozialak eta gutarteko prekaritatearen seinale, 8000 herritarrek CMU eritasun geriza baliatu dute.  Herria   2005-07-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus