Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prebentibo 1 izond prebentziozkoa, zergertaerekoa. ik prebentzio 2.

Zitologia neurri prebentiboa da, batez ere infekzioak eta uteroko lepoko minbizia prebenitzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 52. orr.

Gerra prebentibo bat deklaratzeko eskubidea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 52. orr.

Munduaren jaun eta jabeek praktikatzen duten antiterrorismo prebentiboa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 152. orr.

Medikuntza prebentiboko zerbitzuko harrera-bulegoan nire zenbakia entregatu nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Konpainia deuseztatzeko eraso prebentiboa dirudi.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Ertzaintzak egindako kontrol gehienak prebentiboak izan dira: 44.870, %90.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Atxiloketa prebentiboak gerta daitezke laster.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Plana prebentzioan oinarritzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Larunbateko mobilizazioak -era prebentiboan- debekatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

2 presoez mintzatuz, behin-behinekoa.

Harena ez da istorio samurra, 2000. urteko uztailean preso prebentibo moduan bere borondatez Basauriko (Bizkaia) kartzelara sartu zenez geroztik.  Berria - Harian   2005-09-25

Baina zu prebentiboa zarela, eta prebentibo egoeran daudenei ezin zaie abokatuaren bisita ukatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 159. orr.

Baina ez didate luzaz patiora besteekin utzi, ez prebentiboekin ez zamatutakoekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 71. orr.

Pieri kartzelaldi prebentiboan dago.  Berria - Mundua   2004-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eraso prebentibo (3); gerra prebentibo (3)

gerra prebentiboa (7)

atxiloketa prebentiboak (3); eraso prebentiboak (15); eraso prebentiboak egiteko (3); neurri prebentiboak (3)

segurtasun prebentiboko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus