Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maizago praktikatu beharko zenuke. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 16. orr.
Zenbat duen pertsonak egiten, hainbeste daki; eta zenbat duen praktikatzen, hainbeste da ona haren otoitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.
Arratsalde askoten, eskolaren ondoren, aitaren garajean sar-tzen nintzen, motorrarekin praktikatzera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.
Makila magikorik gabe praktikatuko dugu sorginkeria. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.
Egia zen asteburuetan-eta aeromodelismoa praktikatzen nuela. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.
Bortxa praktikatu eta justifikatu, historiari begiratzen badiozu, balio absolutuekin eta balio erlatiboekin berdintsu egin daiteke, dirudienez. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.
Idatzitako lanez bestalde behar zuen ere mintzaira praktikatu eta praktika horiek Arnegin egin zituen, 1920tik goiti. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.
Ingelesa praktikatu nahi duenarentzat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 50. orr.
Iruditzen zait sexua praktikatu ezin dutelako arduratzen direla horrenbeste sexualitateaz. Berria - Gaiak 2004-10-27
Ez ahaztu praktikatu dugun eskumuturreko mugimendu polit hori! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 155. orr.
Aurretiaz kristautasuna praktikatu duten musulmanek ez dute erlijio aldaketarik egin behar, «erlijio bakarra baitago, Jainkoarena». Berria - Harian 2006-04-06
Bere amoranteekin uzki-koitoa praktikatzea leporatzen zioten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.
Ez du borroka artea praktikatzeari uzteko asmorik, «ez gorputzak iraun bitartean, behintzat». Berria - Kirola 2004-12-28
Niretzako balorerik handiena askatasuna da eta askatasun hori lortzeko, intsumisioa praktikatu dut. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.
-Komunismo pixka bat praktikatzera noak. «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.