Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pozoikeria (orobat pozoinkeria; Euskaltzaindiaren Hiztegian pozoikeria agertzen da) iz pozoitzea; gauza pozoitsua.
Hala agindu zuen errege Karlosek eta hala konplitu zen -konparaketak egiterakoan, tearen pozoikeria frogatzeko aukera ere ezin bada galdu errege esperientziazale hark! J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 186. orr.
Ingurumenaren funditzeak osagarriari ekartzen dituen desmasiak salatzen dituzte bai eta funditze horren jatorrian diren pozoinkeri ekoizte eta erabiltzeak. Herria 2004-07-05