Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gorpua agerian ipiniz gero, arimak gora hegaldatzeko poxelu guttiago izaten du. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 192. orr.
Artzain horiek orratza eta haria ibiltzen zituzten txapel edo bonetaren azpilduran; azpilduraren zentzu berean sartu orratza eta eman haria inguruan; gisa horretan ez zuen den mendreneko poxelurik senditzen artzainak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.
Gorpua agerian ipiniz gero, arimak gora hegaldatzeko poxelu guttiago izaten du. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 192. orr.
Galde batzuk beti poxeluko. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.
Denek, berdin, gura dutenez, denek, berdin, elkarri poxelu egiten diote, eta, denek, beti, goretsiak edo maitatuak izan nahi baitute, denek elkar ezinikusia dute. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 293. orr.
Telebistak mutu egon ohi ziren, eta Xarlesek sobera maite ez zuen sasi-rock'n'rollak baizik ez zion poxelu egiten hara bildutakoen solasari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 251. orr.
Tolosak, bere jardunean, bere industrian [...] hiri frantses polit baten antza du; iduri luke poxelu egin behar liokeela marruma honek auzo duen Gaztela Zaharrari, eta honek, dagoen lozorrotik erdi esnatuta, harengana itzuli eta esan behar lukeela: isilduko ahal haiz behingoan! Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.
Ortodoxiarentzat, poxelu zaio aberastasuna bertuteari; eta hiritarrak esku hartu behar du politikan. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.
Hala ere, poxelu zitzaigun umea. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 45. orr.
Gainerakoentzat poxelu zinateke eta hemen berean utziko zintuzke Cartierrek Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 125. orr.