Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Den-denok hil behar dugu, potxolo -esan zuen Rufusek, beste txirri bat pizten zuelarik-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Emaztegaia, ordea, mutiko potxolo batez erdi zen handik zazpi hilabetera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Ai, nire umetxo potxoloa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
-Zer potxoloa, zer goxoa den Mario!, esaten zuen gure amak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
"Zeinen potxoloa zen txikitan!", kexatzen zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.
Mutila oso ezaguna zen herrian, jator-jatorra, denen iritzian, potxolo masail-gorri bat, atsegina, ondo hezia, jendearekin gozoa, maitagarria. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.
Potzolo moztaka, ilea motz-motza eta aurrean ile-xerlo bat tente, bekain gorrixkak eta triangelu isoszele baten formakoak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.
"Ai, potxoloa, ene alaba laztana!”. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 148. orr.
Hain ilaun sentitzen zen gaualdi bare hargatik [...] hain motel, Pauline potxolo hura bere belaunen gainean lo gelditu ondoren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
Joan omen zen behin harengana Donostiako jauntxo bat, familia karlistakoa, ojalatero deitzen zituztenetakoa, potzolo-potzoloa eta guri-guria. Potxolo-potxoloak daude. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.